Sagrarioa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Sagrarioa (jatorrizko ingelesezko bertsioan Dunharrow), Tolkienen legendariumeko toki bat da, bere Eraztunen Jauna eleberrian agertzen dena. Ered Nimrais mendietan ezkutatutako rohirrimen babesleku bat da, edozein erasoren aurka gotortua dagoena. Rohan existitzen hasi baino mende asko lehenago babesleku bezala erabilia izan zen.

Sagrarioa, Elurtu ibaiaren haranaren gaineko amildegi baten gainean zegoen, eta, bertara iristeko, amildegiaren inguruan biribilkatzen zen bidezidor batetatik igo behar zen, alde batetik bestera, eskailera batean bezala. Bide hau, Druedain edo Pukel gizakien estatuekin estalia zegoen, jatorrian, Ered Nimraiseko gizakiek zizelkatuak. Eskailerak igoz, "Firienfeld" zegoen, soldaduek eta errefuxiatuek kanpatzeko larre berdeen gune handi bat.

Zizelkaturiko harri handiek, Hildakoen Bidezidorretaranzko sarrera adierazten zuten.

Sagrarioan bildu zen Theodenen armada, Minas Tiritherantz abiatu aurretik, eta han gelditu behar izango zuen Eowynek, gainontzeko herriarekin batera, berrien zain, baina ez zuen halakorik egin, eta Rohango zaldun bezala mozorrotuta abiatu zen gerrara, gainontzeko armadarekin batera. Aragornek, gainontzeko Elkarte Grisarekin batera, bizkor zeharkatu zuen, Hildakoen Bidezidorrerantz baitzihoan.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]