Saguaro
Wikipedia(e)tik
Saguaroa kaktazeoen familiako kaktus handia da, Mexikon, Arizonan eta Kalifornian hazten dena (Carnegiea gigantea edo Cereus giganteus). Saguaroaren enborrak bost edo sei adar izaten ditu. 5 m inguru luze izaten da, baina batzuk 15 m-ra iristen dira. 150 edo 200 urteko bizitza dute, eta, askotan, haizeak sustraitik ateratzen dituenean hiltzen dira. Lore zuria du, gauean zabaltzen dena, enborraren eta adarren gainaldean. Fruitu gorriak ematen ditu, edateko onak.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.