Sagunto

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Sagunto

 Valentziako Erkidegoa
Sagunto
Saguntoko bandera

Saguntoko armarria

Izen ofiziala Sagunto / Sagunt
Estatua
Erkidegoa
Probintzia
Eskualdea
 Espainia
 Valentziako Erkidegoa
Valentzia
Camp de Morvedre
Alkatea Alfredo Castelló Sáez (PP)
Koordenatuak

39°40′35″N 0°16′24″W / 39.67639°N 0.27333°W / 39.67639; -0.27333Koordenatuak: 39°40′35″N 0°16′24″W / 39.67639°N 0.27333°W / 39.67639; -0.27333

Localització de Sagunt respecte del Camp de Morvedre.png

Sagunto non dagoen adierazten duen Espainia-ko/-go/-eko mapa
Sagunto
Eremua 132 km2
Distantzia 25 km Valentziara
Postakodea 46500-46529
Biztanleria 65.238 bizt (2012)
Dentsitatea 494,23 bizt/km²
http://www.sagunto.es

Sagunto[1][2] (katalanez Sagunt, gaztelaniaz Sagunto) Valentziako Erkidegoko udalerria da, Camp de Morvedre eskualdean eta Valentziako probintzian kokatua. Eskualdeko hiriburua eta probintziako laugarren hiririk populatuena da. Bere izen historikoa, Morvedre, eskualdeari eman izan zaio.

63.359 biztanle zituen 2007an. Mediterraneo itsasoaren ertzean dago.

Altzairugintza izan da ekonomia-jarduera nagusia baina 1983. urtean itxi zuten altzairu-lantegia. Fruituak (laranjak, limoiak) eta mineralak (ikatza) esportatzen dira portutik. Iberiako hiri zaharra da, eta antzinako monumentuak ugariak dira. Aipagarriak dira erromatarren garaiko antzokia, zirkua eta hilerria, harresiak, XIV-XV. mendeetako Santa Maria eliza gotikoa eta hiriko museoa.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iberiar leinu batek sortutako hiria da, eta haraino heldu ziren greziar merkatariak. K.a. 219. urtean, Erromaren aliatua zenean, Anibal buru zuten kartagotarrek setiatu eta hartu zuten (Bigarren gerra punikoen hasiera). Erromatarrek konkistatu zuten K.a. 214an, eta oparotasun handia izan zuen hiriak. Bisigodoen, bizantziarren eta musulmanen esku egon ondoren, Jakue I.ak konkistatu zuen (1248). 1874. urtean, Alfontso XII.a egin zuten errege hiri horretan, eta hurrengo urtean hiri-gutuna jaso zuen erregearen eskutik.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Exonimoen zerrenda, Euskaltzandia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/eaeb/eoda/exonimoak.pdf. Noiz kontsultatua: 2011-2-13 .. Euskaltzaindiak herri honen kasuan Katalan Herrietarako duen irizpidea bete gabe utzi duela dirudi, gainontzeko toponimoetan (ikus zerrendan Alacant, Elx, Eivissa...) katalanezko izena lehenesten baitu; beste aldetik, aipatu kasuetan agertzen den "Bertako izenak" datua ez da agertzen Saguntoren kasuan.
  2.   Euskaltzaindia (2006-1-27), Antzinateko hirien euskarazko izenak, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0147.pdf .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sagunto Aldatu lotura Wikidatan