Saguzar Jainkoaren Mozorroa

Wikipedia, Entziklopedia askea

Saguzar Jainkoaren Mozorroa (gaztelaniaz Máscara del Dios Murciélago) K.a. 200 eta 200 artean zapotekek, Erdialdeko Amerikako kolonaurreko zibilizazioak, eginiko mozorro edo maskara da, maisulantzat hartua. Zibilizazio hau erdialdeko haranetan eta Tehuantepec istmoan finkatu zen, Mexikon, K.a. 1500 eta gure aroko 1521 arte, eta gaur egungo Oaxaca estatua sorrarazi zuena.

Monte Albán aztarnategi arkeologikoaren mapa.
Erdialdeko Amerikan zapoteka kulturaren eraginguneak zehazten dituen mapa.

Aurkikuntza eta historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mozorroa Monte Albánen aurkitu zen, egungo Oaxaca estatuko hiriburua den eta antzina Dani Baá izeneko zapoteka hiria izan zen Oaxaca de Juárezetik 10 kilometrora, aztarnategi arkeologiko honetako erdiko plazako H muinoan, gutzalekuan bost hezurdurarekin batera zegoen eskaintza batean. Hildakoentzako eskaintza zen, gurtu egiten baitzituzten.

Mozorroak giza aurpegi bat irudikatzen du, eta bere gainean zapoteken saguzar-jainkoa zen Piquete Ziñaren irudia dago.

Gaur egun, mozorro hau Mexikoko Antropologia Museo Nazionaleko Oaxacako kulturen aretoan kontserbatzen da.

Eraikinak Monte Albánen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Diseinua: Paparreko mozorroa
  • Materiala: Berde ilun koloreko jadezko 25 atal eta strombus moluskuaren oskolarekin eginiko begi eta hortzekin.
  • Mozorroak zintzilik dauden hiru arbelezko plaka ere baditu.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]