Saguzar arrunt
|
Iraute egoera: Arrisku Txikia |
||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Saguzar arrunta
|
||||||||||||||
| Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||
|
||||||||||||||
|
|
||||||||||||||
| 'Pipistrellus pipistrellus' (Schreber, 1774) |
Saguzar arrunta (pipistrellus pipistrellus) Euskal Herrian topa daitekeen babestutako saguzar espezie bat da.
Eduki-taula |
Itxura [aldatu]
Europan dagoen saguzarrik txikiena da: 36-51 mm arteako luzera du; hego baten puntatik bestera 180-240 mm baino ez ditu neurtzen. Pisua ere arina du: 3,5 gramotik 8 gramora.
Bizkarreko ilea marroia du eta sabeleruntz joan ahala argitu egiten zaio. Muturra eta hegalak beltzak ditu.
Ez da saguzar pigmeoarekin ( Pipistrellus pygmeus ) nahastu behar.
Portaera eta elikagaia [aldatu]
Espezie honek saguzarrei buruz dugun irudia hausten digu: atsedena hartzeko ez da zapaitik eskegita jartzen; zulotxoetan gordetzen da, makurtuta. Hegalak bere gorputzaren inguruan bildu beharrean (beste hainbat saguzarrek egiten duten gisan), bere gorputzaren ondoan plegatzen ditu. Espezie sedentarioa da; beti ber lekuan bizi da. Oihu zorrotzak igortzen ditu, bereziki udazkenean, arrek haien presentzia agerrarazi nahi dutenean hegan dabiltzala.
Hegal eginez jaten ditu harrapatutako intsektu txikiak (eltxoak, odol-zizare edo kironomoak, trikopteroak, krisopoak...)
Bizitokia [aldatu]
Beste hainbat saguzar espezie ez bezala, saguzar arrunta ez da leizezuloetan bizi. Antropofiloa da; hau da, gizakiak eraikitako guneetan bizitzea maite du: etxe zaharretako harrien tartean, teilapeetan, biltegietan...