Sahn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sahn sinple bat, erdian howz bat duela. Gangatutako arkudi batez inguratua dagoelako nabarmentzen da. Meskita hau Teheranen dago.

Sahn (arabieraz صحن) islmadar arkitekturan patio erlijioso bati erreferentzia egiteko erabiltzen den hitza da.

Ia meskita, etxe eta islamdar munduko beste toki batzuetako eraikin guztiek dute Sahn bat, alde guztietatik arkuen bidez inguratuak daudenak. Mediar-pertsiar arkitekturan sahnak orokorrean howz bat izaten du, hau da, abluzioak egiten diren igerileku simetriko bat. Batzuk, edateko iturriak ere izaten dituzte.

Sahna meskita batean badago, abluzioak egiteko erabiltzen da. Patio pribatu edo etxe tradizional batean badago, bainurako, estetikarako edo bietarako erabiltzen da.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]