Saibigain
Wikipedia(e)tik
|
||||
|---|---|---|---|---|
Saibi mendia |
||||
| Garaiera | 946 m | |||
| Gailurra | 196 m | |||
| Koordenatuak | 43°05′59″N 02°39′57″W / 43.09972°N 2.66583°WKoordenatuak: 43°05′59″N 02°39′57″W / 43.09972°N 2.66583°W | |||
| Mendilerroa | Euskal mendiak | |||
| Ohiko bidea | Urkiolatik | |||
Saibigain edo Saibi Bizkaiko mendia da (946 m), Abadiñon (Durangaldea) kokatutakoa, Urkiola inguruan.
Eskuagatxeko mendilerroaren hegoaldeko muturrean dago, Anbotoko mendilerrotik hurbil.
Eduki-taula |
[aldatu] Gerra Zibileko pasarteak
Sakontzeko, irakurri: Saibigaingo gudua
Saibi mendia izan zen gudarien erresistentzia lekua frankisten aurka Espainiako Gerra Zibilean. Apirilaren 6tik 15era hamaika egunez borroka latzak izan ziren bi bandoen artean, azkenean faxistak garaile gertatu arte.
Gaur egun, eusko gudarien aldeko oroitarria eta monumentua dago tontorrean, gurutze handia zehazki.
[aldatu] Abiapuntuak
Urkiola Sabigaingo tontorretik ikusita. Ezkerraldetik eskuinaldera, Arrietabaso, Mugarra, Untzillaitz, Axtxiki, Alluitz eta Anboto.
Tontorrera ailegatzeko hiru bide daude.
- Urkiolako mendatetik (45 min.)
- Urkuletatik (1 ord. 45 min)
- Zumeltzatik (1 ord. 30 min)
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak-
- (Gaztelaniaz) Saibigain Mendikat webgunean