Saibigaingo gudua

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Saibigaingo gudua
Euskal Herriko fronteaGerra Zibila
Saibigain cruz.JPG
Eroritakoen gurutze-oroitarria.
Data 1937ko apirilaren 5etik 14ra
Lekua Saibigain
 EH 43°6′N 2°40′W / 43.100°N 2.667°W / 43.100; -2.667Koordenatuak: 43°6′N 2°40′W / 43.100°N 2.667°W / 43.100; -2.667
Emaitza Frankisten garaipena
Gudulariak
Bandera del bando nacional 1936-1938.svg Altxatutakoak
Flag of German Reich (1935–1945).svg III. Reich
Flag of the Basque Country.svg Euzko Gudarostea
Flag of Spain (1931 - 1939).svg Espainiako II. Errepublika
Buruzagiak
Emilio Mola jenerala Jose Antonio Agirre
Juan Ibarrola[1]

Saibigaingo gudua 1937ko apirilean Gerra Zibilean Saibi mendian eginiko gudua izan zen.

Frontearen egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1936ko neguan Gerra Zibileko iparraldeko fronteak bitan zatitu zituen mediterranear eta kantauriar arroak. Ia Araba osoa, Aiara izan ezik, Bigarren Errepublikako gobernuaren aurka altxatutakoen eskuetan zegoen uztailaren 17 eta gero.

Frontea Udalaitz menderakaitzetik Memaia eta Betsaide mendatetan zehar Zabalandi, Urkiola eta Saibigaineraino zihoan. Bizkaia zenbait erakunde politiko eta sindikaletako milizianoek zainduta zegoen, Elorrion kuartel nagusia ezarrita zutenak.

Altxatutakoek Madril hartzeari utzi eta iparraldeko frontea hausteari ekin zioten. Saibigain Urkiola mendean izateko gune estrategikoa zen, Mesetatik Bilbora joateko pasabide tradizionala zena. 1937ko martxoan, hegazkintza alemaniarrak egunez errepublikarren posizioak bonbardatzeari ekin zion, frankistek Saibiko tontorrak zenbait alditan hartu ere. Hala ere, gauez, gudariek galdutako eremua eta tontorra bera berreskuratzen zituzten. Martxoaren 31n alemaniarrek Durango bonbardatu eta laster hasi zen gudua.

Gudua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1937ko apirilaren 5ean Otxandio eta Urkiola arteko errepidean lehendabiziko guduxkak izan ziren. Hurrengo egunean altxatutakoek Urkiola konkistatu eta Tercio de Navarra batailoiko karlistek Saibigainen Meabe nº2 eta González Peña defendaturiko posizioak eraso zituzten. Iluntzerako erreketeek Saibigain hartua bazuten ere, gudariek Urkiola eta gertuko Urkiolamendiko tontorra mantendu zituzten.

Apirilaren 7an faxistek Anbotoren magalean eta Urkiolamendiz beste aldean dagoen Azuntze mendi-lepoa hartu zuten. Tercio Oriamendi izeneko errekete-Tertzioak, aurreko aurrerapen egin zuena, laster Urkiolamendi hego-ekialdetik konkistatzeari lotu zion; errepublikarrek, tartean, atzera egin eta Urkiola zuten, Tercio de San Ignaciok okupatuko zuena. Apirilaren 8ko egunsentirako Urkiolako ingurumariak, Anbototik Saibigaineraino altxatuen eskuetan zeuden.

Apirilaren 12an 2ª Brigada expedicionaria de Asturias izeneko brigada errepublikarrak Saibigainen faxistek zituzten lerroak eraso eta tontorra konkistatzea lortu zuten, bertan zegoen 3º Batallón San Marcial batailoi frankistak atzera eraginez. Hurrengo egunean, erreketeen batailoiek eraso eta Batallón de Montaña Sicilia izenekoak miliziano asturiarrak menditik bota zituen.

Honek Saibigain Flandes nº5 batailoiaren eskuetan utzi zuen. Apirilaren 14ko egunsentian Sabino Arana eta Disciplinario batailoiek, PCEko milizianoek osatutako Salsamendi eta Garellano batailoien laguntza zutenak, tontorra berreskuratu eta gotorleku bilakatu zuten[2].

Apirilaren 15ean erreketeen Tertzioak eraso eta, gudu latza eta odoltsua izan ondoren, 1ª Brigada de Navarra behin betiko hartu zuen mendia[3].

Ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Alde biek erori asko izan zituzten borroketan. Gerra Zibila bukatu eta gero, irabazleek harrizko gurutze eraldoia eraiki zuten Saibigaingo tontorrean bere eroriak oroitzeko. 1976an gurutzean bertan Errepublika eta askatasuna defendatzen eroritako gudarien aldeko xafla jarri zuten.

Gerra jarraitu eta Saibigainen hasitako bidea faxistek Intxortetan jarraitu zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Sancho de Beurko elkartea
  2. Saibi: vestigios de la Guerra Civil
  3. Jon Irazabal Agirre, "La guerra civil en el Duranguesado (1936-1937)", Abadiño: Gerediaga Elkartea, 2007 ISBN 84-933999-7-3

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Julen Lezamiz eta Guillermo Tabernilla, "Saibigain, el monte de la sangre" Sancho de Beurko Elkartea, Bilbo, 2002, ISBN 84-607-4449-3