Saichō

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Saichōren estatua Hōshakuzan Nōfuku-jin (宝積山 能福寺), Kōbe.

Saichō (japonieraz 最澄, "Argitasunik Handiena", 767 Ōmi probintzia-822 Hiei mendia), Tendai-shū tradizioa sortu zuen monje budista japoniar bat izan zen. Tendaia, Tiantai txinatarretik abiatzen da, bere ezagutza, Tiantaigo menditik zabaltzen zuena. Saichōk Tendai-shūa sortu zuen, bere tenplu nagusia den Enryaku-ji Hiei mendian zuena, Kiototik gertu. Bere hil ondorengo izena, Dengyō Daishi (伝教大師) da.

13 urterekin ordenatua, Txinan ikasi zuen eta Tendai budismoaren irakaskuntzekin itzuli zen, Lotoaren Sutra hartzen duena. Japoniako beste sekta budista batzuk ez bezala, honek, mundu materialak, esanahia eta signifikantzia izan dezakeela dio, Budak esandakoak, guztiek lor ditzaketela, eta ez soilik aukeratu batzuk.

Saichōk gobernuaren mesedea izan zuen, baina, batzuetan, beste sekta budista japoniar batzuen buruzagien etsaitasuna lortu zuen. Hiei mendian eraiki zuen monasterioa, ikasketa budistari buruzko gunerik handienetako bat bihurtu zen.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saichō Aldatu lotura Wikidatan