Saegusa Moritomo

Wikipedia, Entziklopedia askea
EnzaiBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 21:51, 30 apirila 2015

Saigusa Moritomo (japonieraz 三枝守友, 1537-1575), Japoniako historiako Sengoku aroan Takeda klanaren zerbitzari bat izan zen. Moritomo, Takeda Shingenen hogeita lau jeneraletako bat bezala errekonozitua izan zen bere leialtasunagatik eta gudu zelaian izan zuen partehartze nabarmenagatik. Moritomok, 1573ko Mikatagaharako guduan eta 1575eko Nagashinoko guduan parte hartu zuen. Azken gudu honetan, Moritomo guduan hil zen Takeda Shingenen anaia txikia zen Takeda Nobuzane babesten saiatu zenean.