Saint-Germain-en-Layeko Bakea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Saint-Germain-en-Layeko Bakea 1570eko abuztuaren 5ean sinatutako hitzarmena zen, Saint-Germain-en-Laye gazteluan, Frantziako Erlijio Gerretako hirugarrenari amaitu zuena. Hitzarmena katolikoen eta protestanteen artean sinatu zen, azken hauek Jarnaceko guduan garaituak izan eta euren buruzagia zen Condéko printzea hila izan ondoren.

Karlos IX.a Frantziakoak eta Gaspard II.a Colignykoa amiralak sinatutako hitzarmen honetan protestanteak administrazioan berriz onartzea adostu zen eta, baita, Margarita Valoisekoaren eta Henrike Borboikoa, Vianako Printzearen arteko ezkontza ere. Katoliko intrantsigenteenek ez zuten akordioa onartu eta San Bartolomeko Sarraskiaren ondoren beste gerra bat piztu zen.