Sainte-Chapelle

Wikipedia(e)tik
(Sainte Chapelletik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Barrualdea (bigarren solairua)

Sainte-Chapelle (euskaraz Kapera Santua) Parisko tenplu katoliko bat da, gotikoaren gailurtzat jotzen dena. Île de la Cité uhartean dago, Justizia Jauregiaren eraikinen multzoan, 1. barrutian. Pierre Montreuilekoak eraiki ei zuen, Luis IX.a Frantziakoaren aginduz, 1242 eta 1248 bitartean.

Eduki-taula

[aldatu] Historia

1239an Luisek berak Bizantzioko enperadore Baudoin II.ari erosi zion Jesusek eraman ei zuen arantza-koroa, baita Gurutze Santuaren ezpal-zatia ere, garai hartako 135.000 libera ordainduta. Kapera Santua eraikitze–lanen ordaina txikiagoa izan zen horren aldean: 40.000 libera. Asmo politikoa zerabilen erregek: erlikiak eskuratuta, bere koroatzea antzeztu nahi zuen, Jesusen martirioaren ezaugarriaz eder apainduta.

[aldatu] Ezaugarriak

Beirateek 600m²ko azalera betetzen dute eta gaur egun leiho horietako heren bi jatorrizkoak dira. Kolore gorri eta urdinak dira nagusi, eta kontakizun dute Bibliak azaldutako gizakiaren historia, hasi Kreazioan, eta Jesukristoren gurutziltzatzean amaituz. Ezkerretik eskuinera eta goitik behera irakurri behar dira leiho horiek.

Beirateak erabiltzea antzinatik datorren baliabide arkitektonikoa da, probatua baitzen dagoeneko Egipton eta Erroma klasikoan. Nolanahi den ere, gotikoak ikusgarri bihurtu zituen, eraikuntzek altueran nabarmen egin baitzuten. Orduko pentsalariek luze idatzi zuten Argiaren zer-nolakoaz, eta, zalantza barik, aurrerapen teknikoen harira jardun zuten, izan ez balira hutsal begitanduko baitzitzaizkigun azalpen horiek.

« Jaungoikoa Argia ere bada, eta fenomenoetan onena, zoragarriena dugu berori, Argiari esker jabetu baikaitezke gainontzeko formen izateaz eta edertasunaz  »

—Roberto Grosseteste

[aldatu] Irudiak

[aldatu] Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Sainte-Chapelle

Koordenatuak: 48°51′20″N 2°20′41″E / 48.85556°N 2.34472°E / 48.85556; 2.34472

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak