Saiodi

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Bi saiodi saiodiak jartzeko erabiltzen den saiodien saretxoan.

Saiodia kimikako laborategian erabilzen den beirazko materiala da. Alde bat irekita eta bestea itxita eta biribildua du, laborategian likido lagin txikiak edukitzeko erabiltzen da eta zenbaitetan estalkia ere izaten du. Maila baxuko erreakzio kimikoak egiteko ere erabil daiteke. Espezifikokiko likidoak irakiteko erabiltzen den saiodiari, irakite saiodia esaten zaio.

Altuera eta zabalera desberdinetako saiodiak aurki daitezke, normalean 10-20 mm-tako zabalera eta 50-200 mm-tako luzera izaten dute ordea. Saiodiaren goiko zatiak, likidoen isurketa errazteko, erretako ertzaren itxura du. Saiodi batzuk beira esmerilatuko estalkietara egokituta egoten dira. Gainera, batzuetan goiko zatian esmalte txuria izaten du etiketatua izateko.

Saiodiak erabiltzen ez direnean, saiodien saretxoan uzten dira eta beren garbiketarako eskuila erabiltzen da.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiodiak asko erabiltzen dituzte kimikariek produktu kimiko solido edo likidoen kantitate txikiak mantendu, nahastu edo berotzeko,batez ere esperimentu eta entsegu kulitatiboetan. Bere ipurdi borobil eta ertz zuzenek, likidoak isurtzean masaren galera minimizatzen dute, garbitzeko errazagoak egiten dituzte eta edukiaren jarraipen praktikoa baimentzen dute. Bere lepo luze eta estuak aldiz, ingurunera lurrin eta gasen hedapena ekiditen du.

Biologian organismo bizien ereitea eta manipulaziorako ereitea hodi bezala erabiltzen dira sarritan saiodiak. Auzitegi medikuntzan odol edo beste likido batzuk jasotzeko ere bai.

Fabrikazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kimikako saiodiak beirazkoak izan ohi dira bero eta substantzia kimiko erregarrien aurrean erresistentzia hobea eta iraupen luzea izan dezaten. Zenbait saiodi Bunsen metxeroaren gainean jar daitezke zuzenean.

Biologian erabiltzen diren saiodiak, plastiko gardenez eginak izaten dira.

Sinbolismo kulturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Saiodiak Erlenmeyer matrazeekin batera, zientzia eta saiakuntza zientifikoaren sinbolo gisa hartzen dira orokorrean.

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saiodi Aldatu lotura Wikidatan