Saitama (prefektura)

Wikipedia, Entziklopedia askea
An13saBot (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 17:22, 26 urtarrila 2016

Txantiloi:Probintzia orokor infotaula

Saitama prefetura (japonieraz: 埼玉県 Saitama-ken?) Japoniako Honshu uharteko prefetura bat da. Hiriburua Saitama hiria da.

Historia

Antzina, gaur egungo Saitama prefetura Musashi probintziaren parte izan zen.

Historikoki, nekazaritza-eskualde emankorra izan zen, eta Kantō eskualderako janaria ekoizten zuen.

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Tokio azkar hazi zen, eta Saitama aldamenean egonda hau ere azkar hazi zen, eta industrializatu egin zen. 1950ean 2,14 milioi biztanle zituen, eta 2002an 7 milioi.

Geografia

Saitama prefetura Kantō eskualdearen erdialdean dago, Tokio eta Chiba (hegoaldean), Ibaraki eta Tochigi (ekialdean), Gunma (iparraldean), Nagano (mendebaldean) eta Yamanashi (hego-mendebaldean) prefeturek inguratua. Lurraldearen mendebaldea menditsua da (Sanpō mendia, 2.483 m; Kōbushi mendia, 2.475 m), eta ekialdea berriz laua, Kantō lautada hain zuzen ere.

Hiriak eta herriak

Hiriak

  • Hiri handienak:
  1. Saitama (hiriburua, 1.231.880 biztanle)
  2. Kawaguchi (579.069 bizt.)
  3. Kawagoe (343.926 bizt.)
  4. Tokorozawa (342.939 bizt.)
  5. Koshigaya (325.074 bizt.)
  6. Sōka (243.111 bizt.)
  7. Kasukabe (236.106 bizt.)
  8. Ageo (227.127 bizt.)
  • Saitama prefeturako hiri guztiak:

Herriak

Saitama prefeturako mapa

Ondasun nabarmenak

Iruditegia

Probintzia senidetuak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saitama (prefektura) Aldatu lotura Wikidatan