Sakabanatze-diagrama
Estatistikan, sakabanatze diagrama edo puntu hodeia bi aldagai koantitatibo irudikatzeko diagrama da. Bi aldagaien arteko korrelazioaren nondik norakoak ezagutzea du helburu.
Eraketa [aldatu]
Bi ardatz kartesiarretan, datu multzo bateko aldagai bana kokatzen da. Ondoren, elementu edo banako bakoitzeko puntuak kokatzen ditugu planoan, elementuak aldagaietan hartzen dituen balioen arabera.
Ez du aparteko garrantzirik zein aldagai ezartzen den abzisetan eta zein ordenatuetan, koerlazioa esploratzea bakarrik bada helburua. Baina, bi aldagaietan bata bestearen kausa edo eragilea bada, saiakuntzetan gertatu ohi den bezala, komeni da kausa edo aldagai independentea abzisetan ezartzea.
Adibidea [aldatu]
4 ikasleren matematika eta hizkuntza kalifikazioak dira hauek, hurrenez hurren:
A ikaslea:5,6 B ikaslea:6,7 C ikaslea:7,7 D ikaslea:8,8
Datu hauei dagozkien puntu hodeia hau da:
Aldaerak [aldatu]
Hiru dimentsiotako sakabanatze diagramak ere era daitezke baina ez dira ohizkoak.
Aldagai anitzeko datu multzo batean, aldagaiak binaka hartu eta bikote bakoitzeko eratzen diren sakabanatze diagramak batera jartzea interesgarri izaten da, aldagaien arteko loturak esploratzearren.