Sakkara

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Menfis eta bere nekropoliak, Piramideen Eremua Gizatik Dahshurrera.1
UNESCOren gizateriaren ondarea
Saqqaraperi.JPG

Piramide mailakatua

Mota Kulturala
Irizpideak i, iii, vi
Erreferentzia 86
Kokalekua Egipto
Eskualdea2 Herrialde Arabiarrak
Izen ematea 1979 (III. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena
Saqqarako planoa

Sakkara[1], Menfisko nekropoli nagusiaren kokapena da, Niloren mendebaldeko ibarrean, Kairotik 30 kilometrora eta Gizatik 17 kilometrora dagoena. Egiptoko I. dinastiak, kristau garaira arte (540) erabili zen.

Antzinako nekropolia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nekropoliaren garrantzia, Egiptoko Antzinako Inperioko faraoiek eraikitako hil multzoen hondarren eta eta nobleen hilobi ugarien ondorio da, tokia, Sokar jainkoari eskainia, Antzinako Inperioko faraoiek, euren nekropolia ezartzeko aukeratu baitzuten, hau, antzinarotik arpilatua izan zen.

Ustez, nekropoli honetan lurperatuta egon litekeen erregerik antzinakoenaren hilobia, Narmerrena izan daiteke, Egiptoko I. dinastiako lehen faraoitzat hartzen dena, faraoi honek, Umm el Qaaben, Sakkaratik urruti, Goi Egipton, B17 izeneko hilobi edo zenotafio bat ere baduen arren, baita beste bat ere Tarkhaneko nekropolian.

Sakkaran, Imhotepek (munduko lehen arkitekto ezaguna), bere faraoi Djoserrentzat, Egiptoko III. dinastiako faraoia izan zena, diseinu iraultzailea zuen hilobi bat diseinatu zuen, Saqqarako Piramide Mailakatua bezala ezagutzen dena, Egipton eraikitako lehen tamaina handiko piramidea. Badaude, baita ere, Antzinako Inperioko eliteko pertsonen mastaba ugari ere, euren erregeen piramideetatik gertu eraikitzen zirenak, Djoserrengandik hasi eta Pepi II.a arte.

Antzinako Inperioan, Saqqara, erregeen lurperaketa toki bezala utzi zen, Giza aukeratuz errege nekropoli berri bezala Egiptoko IV. dinastian. Shepseskafek, berriz erabili zuen Sakkara, baita Egiptoko V. dinastia eta Egiptoko VI. dinastiako faraoiek ere.

Egiptoko Aro Berantiarretik hasita, nekropoliaren iparraldeko zatian, ziur aski, guneak Imhotepekin duen harremana dela eta, animali sakratu ugari lurperatu ziren, batez ere idi sakratuak (Apis zezenaren haragitzeak), baita babuinoak, belatzak (Horus) eta ibisak (Dyehuty edo Thot). Ekialderaxeago, zakur, txakal (Anubis) eta katuen hilobiak daude, grekoerromatar garairaino iritsiz.

Beranduago, jada koptoar garaian, Apa Jeremiasen monasterio koptoa ezarri zen, finkatze txiki bat, Unisen prozesio galtzadatik hegoaldera, antzinako eraikinen materialak erabiliz.

Menfis eta bere nekropolia, Gizateriaren Ondare[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1979an, Menfisen multzoa bere nekropoli eta piramide eremuekin (Giza, Abusir, Saqqara eta Dahshur), UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen, Menfis eta bere nekropoliak, Piramideen Eremua Gizatik Dahshurrera izenarekin. Mota kulturalekoa bezala katalogatua dago (i, iii eta vi irizpideak) 86 identifikazio zenbakiarekin.

Eraikinik garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Sakkara