Sakrifizio

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Marko Aurelio, familiarekin, sakrifizio bat eskaintzen; behe-erliebea, Erromako Museo Kapitolinoan

Sakrifizioa jainko bati (edo izadiaz gaindiko izaki bati) eskaintzaren bat egitea da, eskainitakoa jainkoaren ondasun izatera iritsita, santutasunera heltzeko.

Sakrifizioetan, oro har, bizitza eskaintzen da, indar sakratua eskuratzeko. Antzinako sakrifizioetan, eskaingai bera hiltzen zen askotan, baina ez sakratu bihurtzeko, haren bizitza aske uzteko eta jainkoari iritsarazteko baizik. Sakrifizioak, gizonak errealitate sakratuan duen esperientzia denez gero, erlijioan du oinarria, eta horregatik zaila da, erlijioarekin gertatzen den bezala, sakrifizioen jatorria aurkitzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sakrifizio Aldatu lotura Wikidatan