Sakurairen objektua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sakurairen Objektua» orritik birbideratua)
Sakurairen objektua
V4334 Sagittarii

Sakurairen objektusa, Hilmar Duerbeckek egina
Behaketa data
Garaia J2000.0 (ICRS)      Ekinokzioa J2000.0 (ICRS)
Konstelazioa Sagitarius
Igoera zuzena 17h 52m 32.69s[1]
Deklinazioa −17° 41′ 08.0″[1]
Itxurazko magnitudea (V)10.90[1]
Ezaugarriak
Mota espektralaS...D[1]
B−V kolore indizea8.80[1]
Beste izendapenak
V4334 Sgr, V4334 Sagittarii, 2MASS J17523269-1741080, DPV 1, Sakurai's variable, PN G010.4+04.4, GSC2 S2202011182877, Sakurai's Object[1]

Sakurairen objektua (Sakurai's object ingelesez) Sagitarius konstelazioan dagoen nebulosa planetario ahul baten erdiko izarra da. V4334 Sagittarii (V4334 Sgr) izena ere jasotzen du. Gaur egun +11,4ko itxurazko magnitudekoa, izar aldakor bezala aurkitu zuen 1996ko otsailak 20an Yukio Sakurai japoniar astronomoak kometen bila ari zen bitartean. Izar hau gure eguzki sistematik ze distantziara dagoen ez da ezagutzen, baina 11.500 argi-urtekoa (3500 parsec) izan daitekeela uste da.

Sakurairen objektua bere izar eboluzioaren azken faseetan dagoen izar bat da. Noba batenaren antzeko jokaeraduna, aurretik, nano zuri bihurtu aurretik "amaierako helio flash" bat jasan duen adar asintotiko erraldoiko izar bat zela uste da. Izarra inguratzen duen nebulosa planetarioak, oso ahul eta hedatua dena, azken masa eiekzioa duela zenbait milaka urte gertatu zela adierazten du.

1996an hasi zen helio flashak denbora batez adar asintotiko erraldoira itzularazi du, horregatik, mota honetako gertakarietan "berpizte" edo "birjaiotze"az hitz egiten da. Astronomikoki, amaierako flasha oso iraupen laburreko etapa bat, apenas hamarnaka urte batzuk, ondorioz gertakari mota hauek ikustea oso zaila delarik. Gertakari alderagarri bakarra 1917an V605 Aquilaen gertatu zena da. Izarraren egungo tenperatura 12.000 kelvinekoa da, eta, dirudienez, bere tenperatura urteko 1.000 kelvin handitzen doa. Izarra 75ºko okerdura duen hautsezko disko trinko batek inguratzen du. 500 unitate astronomikoko kanpo erradio batekin, bere masa 6 x 10-5 eguzki masakoa da. Diskoa, nagusiki, karbono ale amorfoz osatua dago.

Sakurairen objektuak sistemaren eboluzioari biziraun zion masa baxuko gorputz batekin sistema bitar bat osatzen duela proposatu da. Laguna M7 espektro motako izar hotz bat izan liteke. Horrek nebulosa planetarioan ikusi den forma asimetrikoa azal dezake.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]