Salaberri Ibarlakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea

M. Salaberri, ezagunagoa Salaberri Ibarlakoa izengoitiagatik (Ibarrola, Nafarroa Beherea, 1777 - ?) Nafarroa Behereko idazlea izan zen.

Biografia

Lanbidez notarioa zen, Donibane Garazin. Bonaparte printzearen laguntzaileetako bat izan zen. Hark argitaratu zion Vocabulaire des mots basques bas-navarrais, traduits en langue française (1856) hiztegia. Behe-nafarreraz jarri zuen San Mateoren ebanjelioa.

Erreferentziak