Salamina (Zipre)
- Artikulu hau Zipreko antzinako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Salamina».
Salamina[1] (antzinako grezieraz: Σαλαμίς, Salamis) Zipreko antzinako hiriburua izan zen. Tradizioaren arabera, Teukrok, Telamonen semeak, sortu zuen hiria. Grekoa zen, baina inguruko herriek konkistatu zuten (egiptoarrek, feniziarrek). Zipre erromatarren esku geratu zenean (K.a. 58) Pafosko hirian jarri zuten uharteko hiriburua. Matxinada bortitz bat eragin zuten K. a. II. mendean bertan finkatu ziren juduek, eta greko asko hil zituzten. Lurrikara batek suntsitu zuen hiria eta Konstantzio II.ak eraiki zuen berriro. 649. urtean, arabiarrek suntsitu zuten hiria, eta harrezkero gainbehera etorri zen, Famagustako hiria bultzatu zutelako, besteak beste.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Salamina (Zipre) |
Artikulu hau Zipreko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |