Salbador Zapirain

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salbador Zapirain
Bizitza
JaiotzaErrenteria1912ko abuztuaren 5a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
HeriotzaHondarribia2000ko urtarrilaren 2a (87 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea
Izengoitia(k)Ataño

Literaturaren Zubitegia: 620

Salbador Zapirain Ezeiza, Ataño (Errenteria, Gipuzkoa, 1912ko abuztuaren 5a - Hondarribia, Gipuzkoa, 2000ko urtarrilaren 2a) euskal idazlea, nobelagilea. Bere liburu ospetsuena Txantxangorri kantaria (1979) izan zen; hartatik hartu zuen izengoitia, pertsonai batena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joxe Zapirain bertsolariaren semea zen. Bordaxar baserrian jaio zen, Errenterian. Ama, oso gazte hil zitzaion 1919an gripearen pandemiaren ondorioz. Gerra garaian Zapirain familiak oso egoera gogorrak ezagutu zituen: gerra hasi eta faxistek aita eta bost seme preso hartu zituzten, Salbador tartean. Bi anaia Donostian fusilatu zituzten. Salbadorri heriotz zigorra ezarri zioten baita ere baina, azkenik, zigorra altxatu eta Iruñeko San Kristobal espetxera eraman zuten. Gertaera latz hauen berri, Espetxeko negarrak eta Zigorpean liburuetan eman zuen.

Gerra bukatu eta gero fraide kaputxino egin zen. Lehendabiziko urteak Lekarotzen egin zituen; ondoren Hondarribiko kaputxinoen etxera joan zen. Bertan bere liburu gehienak idatzi zituen.[1]

Estiloa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salbador Zapirainek gipuzkeraz idazten zuen, ahozko hizkuntzatik gertu. Gehien batean nobelak idatzi zituen. Lehendabizikoa, Txantxangorri kantaria (1979), bere aitaren biografian oinarrituta dago. Normalean liburuetan berak ezagututako errealitateak azaltzen zituen. Antonio Zavalak aurkitu zuen eta bere testuak ezagutu ondoren jarraitzeko animatu zuen. Zavalaren ustez Zapirain "prosistarik handienetakoa" zen.[2]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nobela[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Juan Luis Zabala, 29.or.
  2. Juan Luis Zabala, 29 or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]