Salerno

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Salerno

Campania
San Liberatore menditik hartutako hiriko ikuspegia.
San Liberatore menditik hartutako hiriko ikuspegia.
Salernoko bandera

Salernoko armarria

Izen ofiziala Salerno
Estatua
Eskualdea
Probintzia
 Italia
Campania
Salerno
Koordenatuak 40°41′0″N 14°46′0″E / 40.68333°N 14.76667°E / 40.68333; 14.76667Koordenatuak: 40°41′0″N 14°46′0″E / 40.68333°N 14.76667°E / 40.68333; 14.76667
Salerno non dagoen adierazten duen Italia-ko/-go/-eko mapa
Salerno
Eremua 59 km2
Garaiera 4 m
Posta kodea 84100, 84121-84135
Biztanleria 140.363 bizt. (2008)
Dentsitatea 2.379,03 bizt./km²
www.comune.salerno.it http://www.comune.salerno.it www.comune.salerno.it


Salerno[1] Italiako hegoaldean dagoen kostaldeko hiria da, izen bereko probintziaren hiriburua eta Campaniako eskualdearen bigarren udalerririk populatuena dena, Napoli ondoren.

Industria (janari-industria, ehungintza, tresneria mekanikoa), portuko jarduera eta turismoa (hondartzak) dira ekonomia-jarduera nagusiak.

Ezaguna da batez ere bertan Scuola Medica Salernitana sortu zutelako Erdi Aroan, Europako lehenengo medikuntza-eskola izan zena. Aipagarria da, bestalde, XI. mendeko katedrala (San Mateo eta Gregorio VII.aren hilobiak gordetzen dira bertako kriptan).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salernum izena zuen antzina. Erromatarren kolonia izan zen K.a. 193. urtean. Lonbardiako printzerri independentea zen 847. urtean, baina Robert Guiscard Calabria eta Siziliako dukeak konkistatu zuen 1070ean. XI-XII. mendeetan eraiki eta sortu zuten Europa guztian ospe handia izan zuen Salernoko medikuntza-eskola, Europako mendebaleko lehena.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Salerno Aldatu lotura Wikidatan


Geografia
Italia
Artikulu hau Italiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.