Salisburyko katedrala apezpikuaren lorategitik ikusia
Wikipedia(e)tik
| Salisburyko katedrala apezpikuaren lorategitik ikusia |
| John Constable, 1820 |
| olioa oihal gainean |
| 87.6 × 111.8 cm |
| Victoria and Albert museoa |
Salisburyko katedrala apezpikuaren lorategitik ikusia (ingelesez, Salisbury Cathedral from the Bishop's grounds) John Constablek 1823an egindako margolana da, egun Londresko Victoria and Albert museoan dagoena.
John Fisher apezpikuaren lorategiko ikuspegia aukeratu zuen margolariak, eta apezpikua eta haren emaztea sartu zituen konposizioan, behealdean, ezkerretara.
Ingalaterrako paisaiaren ezaugarri behinenak biltzen dira koadro honetan: hodeiak, zuhaitzak, larreak, erreka eta behiak handik edaten eta Erdi Aroko arkitektura bat, dena gizakion eskalan.