Salmanasar V.a

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Salmanasar V.a (akkadikoz Shulmanu-asharid), K. a. 727tik K. a. 722 arte gobernatu zuen Asiria eta Babiloniako errege bat izan zen. Tiglath-Pileser III.aren seme eta oinordekoa izan zen. Asirian, bere oinordekoa, Sargon II.a izan zen, eta, Babilonian, Marduk-apla-iddina II.a.

Koroa bikoitza eta izen bikoitza eraman zuen, Asirian, Salmanasar deitu zelarik, eta Ululaya Babilonian. Oseas Israeleko erregearen matxinadari aurre egin zion, zergaordaina ordaintzeari uko egin eta Egiptori laguntza eskatu ziona. K. a. 725ean, Samaria setiatu zuen, azkenik, bere oinordeko izan zen Sargon II.aren mende erori zena.

K. a. 722an, Elameko Ummanigashek garaitu zuen, eta Babiloniaren kontrola galdu zuen.


Aurrekoa
Tiglath-Pileser III.a
Asiriako erregea
K. a. 727-K. a. 722
Ondorengoa
Sargon II.a


Aurrekoa
Tiglath-Pileser III.a
Babiloniako erregea
K. a. 727-K. a. 722
Ondorengoa
Marduk-apal-iddina II.a