Salomon ibn Gabirol
Wikipedia(e)tik
Salomon ibn Gabirol edo Solomon ben Judah (hebreeraz: שלמה בן יהודה אבן גבירול, Shelomo ben Yehuda ibn Gabirol; arabieraz: أبو أيوب سليمان بن يحيى بن جبيرول, Abu Ayyūb Suleiman ibn Yahya ibn Jabirūl; latinez: Avicebron edo Avicebrol) (Malaga, 1021 inguruan - Valentzia, 1058 inguruan) andalustar filosofoa eta politikaria izan zen, jatorriz judua. Haren Bizitzaren iturria lanaren latinerako itzulpena bakarrik gorde da (Fonts Vitae), Gundissalvus espainiar fraideak itzulita. Fonts Vitae lanak garrantzi handia izan zuen XII-XV. mendeetan, eta Erdi Aroko neoplatonismoaren oinarritzat hartu da. Jainkoaren eta munduaren artean jainkozko borondatea jartzen zuen, hori baitzen haren ustez munduaren babeslea eta eragilea.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.