Salteatze

Wikipedia, Entziklopedia askea

Salteatzea edo salteatu elikagai bat olio edo koipe gutxitan sakonera txikiko zartagin batean bero handiz sukaldatzeko teknika azkarra da. Elikagaiak erre ez daitezen, salteatzean etengabe mugitu eta nahastu behar dira. Koipe gutxirekin, su bizian eta denbora laburrean, osagaia gorrituz edo txigortuz kozinatzea da.

Salteatze teknika (Salteatu)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koipe gutxirekin, su bizian eta denbora laburrean, osagaia gorrituz edo txigortuz kozinatzea da.

Osagaia bat edo ugari+ koipe gutxi eta gatza+ su bizian+ kolorea eman.

Erabilera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Osagai txikiei eta zatitutako bigunei aplikatzen zaie.
  • Gehienetan, gutxi eginak edo puntuan amaitzen dira.
  • Haragi, arrai, itsaski, onddoak.... Muxilak, barazki mota guztiak, azpizuna, solomoa, otarrainxka, ganbak, txanpiñoiak.....

Hainbat aholku[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Gisatze edo erregoste teknika burutzeko, aurreko pausoa izan liteke salteatze teknika.
  • Osagai ugarirekin edo lagungarri desberdinak gehitu daitezke.
  • Osagaiak gorritzearekin zapore biziagoa lortuko dugu.
  • Gatza, osagaia gorritzen hasten den momentuan gehitu.

Ontziteria eta tresneeria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Sautea, zartagina, kazola.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]