Saltsa-perretxiko hori

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Saltsa-perretxiko horia
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Fungi
Filuma: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Cantharellales
Familia: Cantharellaceae
Generoa: Craterellus
Espeziea: Craterellus lutescens
Fr.
Ezaugarriak

Araban bildutako saltsa-perretxiko horia.

Infundibuliform cap icon.svg 
inbutu-formako txapela
No gills icon.png 
ez dauka orririk
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
Yellow spore print icon.png 
espora horiak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Choice toxicity icon.png 
jateko bikaina da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Saltsa-perretxiko horia edo mendiko angula (Craterellus lutescens, lehen Cantharellus lutescens), Cantharellales ordenako onddo bat da. Perretxiko honek tronpeta itxura dauka, eta txapela arre laranjaxka edo gaztaina kolorekoa da. Himenioan tolesturak dauzka, markatuagoak goian eta gero eta lauagoak oinerantz jaistean, hori-laranja kolorekoak. Ez dago txapelaren eta oinaren arteko muga zehatzik, oinak ere kolore bera dauka. Oin zilindrikoa eta barrutik hutsa dauka.

Lurzoru basikoetako pinudietan bizi da, batez ere Pinus sylvestris eta Pinus nigra espezieen azpian, ia beti goroldioz edo belarrez estalirik. Agertzen den tokietan, erruz agertzen da, eta sasoi bateko eguraldia bere garapenerako ona izan bada, toki batzuetan zoru osoa estaltzera irits daiteke.

Irailetik abendura sortzen da.

Jangarri gisa lehen nahiko baztertua bazegoen ere, azken aldian estimazio handia erdietsi du. Intsektuek ez diote erasaten, eta erraz lehortzen da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Saltsa-perretxiko hori Aldatu lotura Wikidatan