Saltsa-perretxiko horilun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Saltsa-perretxiko horiluna
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Fungi
Filuma: Basidiomycota
Klasea: Agaricomycetes
Ordena: Cantharellales
Familia: Cantharellaceae
Generoa: Craterellus
Espeziea: Craterellus tubaeformis
(Fr.) Quél. 1888
Ezaugarriak
Infundibuliform cap icon.svg 
inbutu-formako txapela
No gills icon.png 
ez dauka orririk
Bare stipe icon.png 
hanka biluzik dago
Cream spore print icon.png 
espora kremak dauzka
Mycorrhizal ecology icon.png 
mikorrizak eratzen ditu
Choice toxicity icon.png 
jateko bikaina da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Saltsa-perretxiko horiluna (Craterellus tubaeformis, lehen Cantharellus tubaeformis), Cantharellales ordenako onddo bat da. Lehen Cantharellus generoan sailkatzen bazen ere, filogenetika molekularreko ikerketek erakutsi dute hobe dela hura Craterellus generoan sartzea.

Perretxiko honek tronpeta itxura dauka, eta haren txapela marroi-horixka da, 5 cm arteko tamainakoa. Himenioan tolesturak dauzka, elkarrengandik banatuak, eta txapelak baino kolore argiagokoak dira, krema kolorekoak, ia zuriak zenbaitetan. Txapelaren eta hankaren arteko muga argia nabari da gehienetan, kolore aldaketa nabarmena baita. Hanka horia dute, zilindrikoa edo zapaldua, barrutik hutsa eta 10 cm arteko luze izan daitekeena.

Gehienetan pinudietan bizi da, baina hosto-erorkorreko basoetan ere ageri da. Irailetik abendura sortzen da gehien bat, baina neguaren hasieran ere ager daiteke.

Jangarritasunari dagokionez, oso antzekoa den saltsa-perretxiko horiarekin alderatuta Euskal Herrian ez da oso ezaguna, baina perretxiko jangarri ona da. Erraz lehortzen da eta luzaro kontserba daiteke.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]