Salturri baserria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salturri
Salturri
Baserria, 1949an
Kokalekua
Lurraldea  Araba
Eskualdea Zuia-Gorbeialdea
Udalerria Aramaio
Auzoa Azkoaga
Salturri baserria is located in Araba
Salturri baserria
Salturri baserria
Salturri baserria (Araba)
Ezaugarriak
Garaia XVI. mendea
Oinplanoa laukizuzen
Katalogatua
Eusko Jaurlaritza 2001eko abenduaren 14a

Salturri Aramaioko (Araba) Azkoaga elizatean dagoen baserria da.

2001eko abenduaren 14an, Eusko Jaurlaritzak monumentu izendatu zuen, Sailkatutako Kultura Ondasuna.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Salturri baserria Azkoagako auzoaren bigarrengo gunean kokatzen da, zeina San Joan Bataiatzailea parroki baserriaren inguruan sortutako etxaldetik jaitsieran aurkitzen den. Etxaldea gain batean kokatzen da, eta beste baserri guztiak malda handiko mendi-hegaletan sakabanaturik daude.

Zeharo nekazaria den ingurune honetan, Salturri baserriaren kokapena pribilegiatua da. Izan ere mendi-hegaleko lurzorurik interesgarrienetariko bat domeinatzen, tontor baten gainean kokatzen da.

Salturri baserria bailarako baserrien artean zaharrenetarikoa da, horren adierazgarri suertatzen dira bai tipologia, bai eraikuntza eta egitura aldetik erabilitako baliabideak. Iturri guztien arabera XVI. mendean eraikitakoa da.

Oinplano laukizuzeneko eraikin isolatua da, eta behe solairua gehi beste bat eta teilatuaren azpian ganbara ditu. Teilatua bestalde isurialde bikoa eta egituraren norantza fatxada nagusiaren paraleloa da. Etxearen eskema orokorra hori delarik, barruan egurrezko egitura eta kanpoan harlangaitzez egindako perimetroko hormen bitartez eraikia da; azken hauek guztiz kareztatuak agertzen dia.

Fatxadak eraikitzeko harlangaitzez egindako hormak gehienbat erabiltzen badira ere, hau fatxada nagusiaren erdialdeko tartean egurrezko egitura portikodun baten bitartez ordezkatzen da, zeina barrualdera sartzen den. Egitura honen bitartez behe solairuan ateburudun aterpe handi bat sortzen da, eta elementu honetan baserriaren areto ezberdinetarako sarrera ezberdinak kokatzen dira. Egitura hau erdian kokatzen den egurrezko zati bakarreko zutabe batean sostengatzen da; hau berriz harroin baten gainean finkatzen da. Zutabe honek teilatuaren gailurra jasotzen du, eta aldi berean teilatu-hegal zabalaren zati bat, dendel baten bitartez.

Aterpearen eskuinaldeko partean, harlanduzko inposta batzuk atzeman daitezke. Garai batean fatxada nagusiko egitura hau ordezkatzen saiatu ziren, baina saiaketa ha bertan behera geratu zen. Horrela ba inposta hauek, bi arkudun egitura baten oinarri-pilastra osatzen zuten. Barruko egiturari erreparatuz gero, berrerabilitako elementu batzuk aurkitzen ditugu; beharbada elementu hauek aldez aurreko dolare batenak izan daitezke.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa