Salustiano Olotzaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salustiano Olotzaga

Espainiako enbaxadorea Frantzian

1870 - 1873

Ministro Kontseiluko Presidentea

1843ko azaroaren 20a - 1843ko azaroaren 29a
Joaquín María López y López (en) Itzuli - Luis González-Brabo y López de Arjona (en) Itzuli

Madrilgo alkate

1840 - 1840
Espainiako enbaxadorea Frantzian

1840 - 1843

Madrilgo gobernadore zibila



Espainiako senataria

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSalustiano de Olózaga y Almandoz
JaiotzaOion1805eko ekainaren 8a
Herrialdea Araba, Euskal Herria
HeriotzaEnghien-les-Bains1873ko irailaren 26a (68 urte)
Hobiratze lekuaGizon Ospetsuen Panteoia
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
Familia
Hezkuntza
HeziketaZaragozako Unibertsitatea
Unibertsitate Zentrala
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakdiplomazialaria, politikaria, idazlea, abokatua, militarra eta filosofoa
Jasotako sariak
KidetzaReal Academia Española
Historiaren Errege Akademia
Jurisprudentzia eta Legeriaren Errege Akademia
Zientzia Moral eta Politikoen Errege Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaAlderdi Progresista

Find a Grave: 10511516 Edit the value on Wikidata

Salustiano Olotzaga Almandoz (Oion, Araba, 1805eko ekainaren 8a - Paris, Frantzia, 1873ko irailaren 26a) militarra, gaztelaniazko idazlea, abokatua eta politikaria zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia ikasi zuen Zaragozan eta Madrilen, eta Zuzenbidea Madrilen. Liberal sutsua, Cadizko Gorteen alde egin zuen. Fernando VII.a Espainiakoa itzuli zenean, Donibane Lohizunera ihes egin behar izan zuen.

Fernando VII.a hil zenean itzuli eta Merkataritzako Arautegia berrikusteko batzordeko kide izendatu zuen alderdi liberalak. Mendizabalek Madrilgo Gobernadore Zibil izendatu zuen Olotzaga. Gero diputatu hautatu zuten, eta kargu hori izan zuen 1836tik 1873ra, hainbat etenaldirekin. 1837ko Espainiako Konstituzioa idazten lagundu zuen, eta Isabel II.a adingabearen tutore bihurtu zen.

Baldomero Esparteroren alde egin zuen, eta 1840an Parisa joan zen enbaxadore. Espartero erori eta Elisabet II.ak tronua lortu eta gero, Ministro Kontseiluko presidente izendatu zuten, koalizio aurrerazale-moderatuaren eskutik. Gobernu aurrerazale bat eratu zuen bere zuzendaritzapean, baina Parlamentuan eztabaida gogorrak gertatu ziren eta Elisabet II.a erregina gaztearen laguntzaz (14 urte besterik ez zituen erreginak) indargabetu zuen legebiltzarra. Moderatuek erreginaren gaztetasunaz baliatu zela leporatu zioten Olotzagari, eta kargua utzi behar izan zuen lehenik, eta Europara erbesteratu behar izan zuen ondoren.

Frantzian eman zituen zenbait urte, 1847an itzuli arte. Urte hartan diputatu hautatu zuten, eta hurrengo urtean aurrerazaleen buru zen Parlamentuan. Berriro enbaxadore izan zen Parisen. Unión Liberaleko batasunaren aurkako agertu zen, eta 1868an Madrila itzuli zenean uko egin zion behin-behineko gobernuan parte hartzeari eta Parisko enbaxadore izendatu zuten hirugarren aldiz. Han hil zen, Errepublika aldarrikatu eta handik gutxira. Hizlari bikaina izateaz gainera, Real Academia Española, Real Academia de la Historia eta Real Academia de las Ciencias Morales y Políticas akademietako kide izan zen.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Aurelio Matilla, Olózaga. (El precoz demagogo), Compañía Ibero Americana de Publicaciones, S.A, Madril, 1933.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Salustiano Olotzaga Aldatu lotura Wikidatan