Salvador Etxaide

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salvador Etxaide
Bizitza
JaiotzaSenpere, 1851
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaIruñea1921eko abenduaren 22a (69/70 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta abokatua
KidetzaNafarroako Euskara Elkargoa

Salvador Etxaide Belarra (Senpere, 1851[1] - Iruñea, Nafarroa, 1921eko abenduaren 22a) Euskal Herriko idazle, euskaltzale eta abokatua izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ama, Martina Belarra, Etxalartarra zen eta aita, Vicente Etxaide, Arantzakoa. Haurtzaroa Igantzin igaro zuen familiarekin.[2]

Pentsaera Foruzale eta euskaltzalea izanik, bertako Foruak eta hizkuntza sustatzeko asmoz Asociación Euskara de Navarra elkarteko sortzaileetariko bat izan zen. Euskara eta Euskal-Erria aldizkarietan eman zituen argitara bere artikulurik gehienak. Gaztelerara itzuli zuen Elizondoko 1879ko Lore Jokoetan saritutako Jangoikua bera bakarrik da andi.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Apuntes sobre la aplicación del Código Civil en Navarra - 1891

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]