Salvador da Bahia

Wikipedia(e)tik
(Salvador de Bahiatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Salvador

bandera

armarria

Izen ofiziala São Salvador da Bahia
Estatua BrasilBrasil
estatua Bahiako estatua
Koordenatuak 12°58′S 38°28′W / 12.967°S 38.467°W / -12.967; -38.467Koordenatuak: 12°58′S 38°28′W / 12.967°S 38.467°W / -12.967; -38.467

Bahia Municip Salvador.svg

Biztanleria 2,892,625 bizt. (2007)
http://salvador.ba.gov.br


Salvador edo Salvador de Bahia (portugesez izen osoa, São Salvador da Bahia de Todos os Santos), Brasilen iparekialdeko hiria da, Bahiako estatuaren hiriburua. Denbora askoan bere estatuaren izenarekin izendatua izan zen.

Ozeano Atlantikoko kostako penintsula batean dago kokaturik, Bahía de Todos los Santosen ondoan. Recôncavo Baiano hiribilduko zentru eta porturik garrantzitsuena da. 2002an 2.540.000 biztanle zituen, Brasileko hirugarren hiri bihutzen duena populazioaren arabera. Area metropolitarra, handi xamarra, hiriaren iparraldean dago garatuta gehienbat, Lauro de Freitas, Camaçari eta beste hainbat hiri irentsi dituelarik.

[aldatu] Historia

1549 sortu zuen Tomé de Sousak, Brasileko porturik handiena bihurtuz eta koloniako lehen hiriburua, azukrearen industriako eta esklabuen salerosketarako hiriburua. Hiriburua izaten jarraitu zuen 1763 arte, Rio de Janeiroatik aldatua izan zenean. Hiria independentziaren aldeko mugimenduaren base bihurtu zen, 1812an portugaldarrek eraso zutelarik.

[aldatu] Demografia

Afrikar eragin handia duen hiria da, biztanle gehienek hango sustraiak baitituzte. Joruberaren, Candombléaren eta capoeiraren hiriburua da. Interes turistiko handia du baina hala ere, Brasilgo arazo sozial tipikoak nozitzen ditu, biztanlegoaren herena auzo txiroetan bizi delarik.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Inprimatu/esportatu
Tresnak
Beste hizkuntzak