Salvatore Rosa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Salvator Rosa» orritik birbideratua)
Salvatore Rosa

Bizitza
JaiotzaNapoli1615eko ekainaren 20a
Herrialdea Italia
HeriotzaErroma1673ko martxoaren 15a (57 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Lucrezia Paolini (en) Itzuli  (1673 -
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, poeta, antzerki aktorea, grabatzailea, musikaria, marrazkilaria eta idazlea
Lantokia(k)Florentzia
Napoli
Erroma eta Viterbo
Lan nabarmenak
MugimenduaBarrokoa
Genero artistikoamargolaritza historikoa
margolaritza erlijiosoa
paisaia margolaritza

Musicbrainz: 635c2524-174b-4756-ac1c-8181ba11a7dc Discogs: 2361743 IMSLP: Category:Rosa,_Salvator Edit the value on Wikidata

Salvatore Rosa (Napoli, 1615Erroma, 1673ko martxoaren 15a) italiar pintorea izan zen, paisaia erromantikoaren aitzindaria. Familia apal bateko semea zen, eta Pintura ikasketak ez zituen jarraian egin. Paisaiak eta guduak pintatu zituen gaztetan batez ere. Hogei urte zituenean Erromara joan zen, eta handik Florentziara. Flandriar eta alemaniar pintoreak aztertzen zituen artean, paisaia fantastikoak pintatzen zituen, leku ilunak eta beldurgarriak, oihanak, itsas ekaitzak, eta abar. 1649an berriro Erroman hartu zuen bizilekua, eta Lorrenako Claudio paisaiagilearen eragin handia izan zuen aurrerantzean. Bizitzako azken hogei urteetan gai alegorikoak, historikoak eta mitologikoak landu zituen.

Lan nagusiak: Autorretratua, Attilio Reguloren heriotza eta Salernoko golkoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Salvatore Rosa Aldatu lotura Wikidatan
Biografia
Italia
Artikulu hau Italiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.