Salzburgo
|
Salzburgo |
||
|---|---|---|
|
|
||
| Izen ofiziala | Salzburg | |
| Herrialdea Estatua |
||
| Koordenatuak | 47°48′N 13°02′E / 47.8°N 13.033°EKoordenatuak: 47°48′N 13°02′E / 47.8°N 13.033°E | |
| Eremua | 65,678 km2 | |
| Garaiera | 424 m | |
| Posta kodea | 5020 |
|
| Biztanleria | 148.078 bizt (2011) | |
| Dentsitatea | 2.254,61 bizt/km² | |
| http://www.stadt-salzburg.at | ||
Salzburgo edo Salzburg[1] Austriako laugarren hiri nagusiena da, izen bereko estatuko hiriburua da. Salzach ibaiaren ertzean, Hohensalzburg gaztelua dagoen Mönschberg haitzaren ondoan dago kokatuta. Bertako alde zaharra Gizateriaren Ondare izendatu zuen UNESCOk 1997an. Wolfgang Amadeus Mozart konposatzailearen jaioterria da.
Eduki-taula |
[aldatu] Biztanleriaren bilakaera
| Urtea | Biztanleria |
|---|---|
| 1900 | 48,945 |
| 1951 | 102,927 |
| 1961 | 108,114 |
| 1971 | 129,919 |
| 1981 | 139,426 |
| 1991 | 143,978 |
| 2001 | 142,662 |
| 2007 | 150,269 |
Iturria: Austriako Estatistika Erakundea[2]
[aldatu] Historia
Wormseko apezpikuak monasterio bat sortu zuen Mönschberg haitzean, eta hura izan zen hiriaren sorburua. 739. urtean apezpikutegi egin zuten, 798an artzapezpikutegi eta 1278an erreinuko printzerri. Salzburgoko printze-artzapezpikuek juduak egotzi zituzten lehenik (1498) eta protestanteak ondoren (1731).
1803. urtean Toscanako artxiduke Fernando III.aren agindupean zegoen Salzburgo, 1805ean Austriaren mende eta 1809. urtean Bavariaren esku. 1816an Austriaren barne geratu zen, eta 1849an probintzia autonomo egin zuten.
[aldatu] Ekonomia
Industria (ehungintza, musika tresnak, beiragintza, metalurgia, larrugintza) eta merkataritza dira ekonomia jarduera nagusiak.
Unibertsitatea. Musika eskola ospetsua.
[aldatu] Ondarea
Kultura gune garrantzitsua da eta sona handikoak dira bertako musika jaialdiak. Monumentuak ugariak dira eta aipagarriak dira, besteak beste, 1614-1628 urteetako katedral barrokoa, Kapitelplatz plazako iturri ikusgarria (XVIII. mendea) eta XIX. mendeko artzapezpikutegia, Residenplatz plaza inguratzen duten XVI-XVII. mendeetako Neugebäude jauregia (Mozarten "Flauta miragarria" operako soinu bat interpretatzen duen Glockenspiel dago bertan) eta Salzburgoko printze-artzapezpikuen antzinako egoitza (XVI-XVII. mendea), XII. mendeko Stifskirche St. Peter basilika erromanikoa (XVII-XVIII. mendeetan berritua), XI. mendeko Hohensalzburg gaztelu gotortua (XVII. mendean berritua eta barnean Erdi Aroko museoa eta gaurko artearen museoa daudena), Lodron jauregia (1631), Mirabell gaztelua (1606-1721, antzina printze-apezpikuen udako egoitza) eta Mozart jaio zen etxea.
[aldatu] Kirola
Neguko Joko Olinpikoetako azken bi edizioetarako hautagaitza aurkeztu zuen, baina bietan atera zen galtzaile. 2010. urteko jokoetarako Vancouver hiri kanadarrak irabazi zion, eta 2014koetarako, berriz, Sochi hiri errusiarrak.
[aldatu] Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek lizentzia librearekin laga zituen, euskal Wikipedia osatzeko proiektu baterako.
- ↑ 154. araua, Euskaltzaindia, http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0154.pdf. Noiz kontsultatua: 2010-10-14
- ↑ Statistik Austria, http://www.statistik.at/blickgem/blick1/g50101.pdf. Noiz kontsultatua: 2011/10/15
[aldatu] Kanpo loturak
- (Alemanez) Salzburgoko udalaren webgunea
| Artikulu hau Austriako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |