Samia Yusuf Omar

Wikipedia, Entziklopedia askea

Samia Yusuf Omar (somalieraz: Saamiiyaa Yuusuf Omar, arabieraz: سامية يوسف عمر‎; Somalia, 1991ko martxoaren 25a - Mediterraneo itsasoa, 2012ko abuztua) somaliar atleta izan zen. 2008an Beijingo Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen.

Historia

Samiak 200 metroko lasterketan parte hartu zuen Beijingo Olinpiar Jokoetan, nahiz eta prestakuntza eskasa egina izan, bere herrialdeko eskasiak hala behartuta. Nabarmendu zen proban, azkena izanik ere eta beste lehiakideek baino ia hamar segundo gehiago behar izan, ikusleen txaloak jasoz.

Somaliako hiriburuan, Muqdishon, hazi eta entrenatua zen, gerra, txirotasuna, atletismo instalazio falta erabatekoa eta emakumeek kiroletan parte har dezaten aurkako giro baten barnean.

2012ko apirilean Samia Yusuf Omar Libiatik Italiara itsasoa zeharkatzen saiatu zen, baina bidaia egiten ari zen patera edo txalupak hondoa jo zuen. Somaliako Olinpiar Nazio Batzordeak Samia hila zela baieztatu zuen, nola hil zen zehaztu ez bazuen ere[1][2].

Erreferentziak