Samnitak

Wikipedia, Entziklopedia askea

Samnitak antzinako Italiako tribu bat izan ziren, Samnion bizi izan ziren, K.a. VII-III artean. Haiei buruzko lehen idazkiak K.a. 354. urtekoak dira, eta herri honen eta Erromatar Errepublikaren arteko iruzkin batean agertzen dira.

Gizarte antolaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tribu honek Oskoen hizkuntza hitz egiten zuten. Samniten herria lau tribuk osatzen zuten:

  • Pentroak, tribu  garrantzitsuena, Italia erdialdekoak, beren hiriburua Bovianum izan zen.[1]
  • Karazenoak, Sangro ibaiaren ondoan bizi ziren, Cluviae eta Juvanum ziren bere hiri nagusiak.
  • Kaudinoak: Caudium zen bere hiriburua.
  • Hirpinoak: Beneventum zen bere hiriburua.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Samnitak Samnio eskualdean kokatu ziren, gutxi gorabehera, K.a. 800 urtean.

Latindar Gerren ondoren, Samnitak Erromatarren aurka zeuden, haien boterea hazten ari baitzen eta arrisku bat bihurtzen ari zirelako. Honek gatazka sortu zuen, gaur egun gerra samnitak deritzogunak. Gerra hauek Tito Liviok dokumentatu zituen.

Samniten gerlari baten karikatura, Comic History of Romen arabera
  • Lehen gerra samnita (K.a. 343 - 341). Samnitek Capua setiatu zuten. Erromak Capua babestueta hiria eta inguruak erromaren esku geratu ziren baina samnitarrek haien lurraldea zabaldu zuten hego mendebalderantz.
  • Bigarren gerra samnita (K.a. 327 - 302). Erromatarrak Samnitei erasotzen saiatu ziren baina ez zituzten garaitu.
  • Hirugarren gerra Samnita (K.a. 299 - 290). Samnitak Etruskoekin eta Hego Galiako tribuekin aliatu ziren, baina Sentiumeko gudan galdu zuten eta gero Erromatarren menpean geratu ziren.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Livy, Historia Erroma bere sorreratik bertatik, ix. 31.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]