Samopal vzor 58

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Vz. 58 eraso fusila

Samopal vzor 58 (Sa vz. 58 laburduraz ere ezaguna) 7,62 x 39 mm kalibreko kartutxoak erabiltzen dituen eraso fusil Txekoslovakiarra da. 1958an betako indar armatuek arma infanteriako arma nagusi bezala hartu zuten Puška vz. 52 fusilak eta Samopal vz. 23 familiako subfusilak ordeztuz. Nahiz eta AK-47aren antza izan, diseinu guztiz ezberdina da.

Deskribapen Teknikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sa vz. 58 eraso fusilak, gas bidezko funtzionamendua du, kargagailu aldagarriak erabiltzen ditu eta su automatikoa zein erdi-automatikoa egin dezake. Ibilera motzeko gas pistoi bat darabil, kanoiaren gainean, bere lekura bueltatzeko malguki bat duena. Ixtailua ez da birakaria, gas bidezko su arma gehienetan bezala, baizik eta ixtailuak, hargailuan sartzen den pieza bat du itxita dagoenean. Su egiterakoan konbustio gasek gas pistoiaren gainean eragiten dute, honek kolpe bat eraginez ixtailu gidan. Ixtailu gidak kolpea jaso ondoren, inertziaz atzeraka jarraitzen du, 22 milimetroko mugimendu askearen ondoren ixtailua hargailutik askatuz, ondoren kartutxoa errekamaratik atera, armatik bota, su-ziria armatu eta bere ibilera amaitzerakoan malguki baten bitartez bere lekura bueltatuz, bitartean kartutxo bat errekamaran sartuz eta ixtailua hargailuan lotuz. Diseinu hau Walther P-38 pistolaren eta ZB-26 metrailadorearen sistemen nahasketa bat da. Karga-palanka ixtailu gidari lotua dago eskuinaldean 45 graduko angelu bat osatuz.

Kartutxoa sutzeko sistema ez da eraso fusiletan erabiltzen den mailu eta su-ziri motakoa baizik eta errepetizio fusiletan erabili ohi den malguki su-ziri motakoa. Sistema honetan kartutxoa konpatzen duen su-ziriari indarra ixtailuaren barnean dagoen malguki batek ematen dio. Sutzeko sistema oso sinplea da eta oso pieza gutxi ditu. Su modua aukeratzeko, hargailuaren eskuinaldean palanka bat du, hiru posizio dituelarik, asegurua, erdi-automatikoa eta automatikoa.

Ezaugarri teknikoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samopal vzor 58 Aldatu lotura Wikidatan