Samuel Butler (poeta)
Wikipedia(e)tik
Samuel Butler (poeta) olerkari ingelesa (Strensham, Worcester, 1612 - Londres, 1680). Karlos II.a berrezartzearen aldekoa zen, eta Galesko Lord buruzagiaren idazkaria izan zen. Hudibras poema idatzi zuen —hiru zatitan argitaratua (1663, 1664 eta 1678)—, eta arrakasta handia izan zuen. On Kixote hartu zuen inspirazio iturri, alderdi puritanoaren buruzagien satira horretarako. Karlos II.aren gogokoa zen, eta errenta bat jasotzen hasi zen 1677tik aurrera. Gortearen faborea galdurik, ordea, pobre hil zen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.