Samuel Colman

Wikipedia, Entziklopedia askea
Samuel Colman

Bizitza
JaiotzaPortland1832ko martxoaren 4a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York1920ko martxoaren 26a (88 urte)
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakmargolaria eta idazlea
Lan nabarmenak
InfluentziakAsher Brown Durand
Genero artistikoapaisaia margolaritza

Samuel Colman (Portland, Maine, 1832ko martxoaren 4a - New York, 1920ko martxoaren 26a) estatubatuar margolaria izan zen, Hudson Ibaiaren Eskolako kidea.

New Yorken bizi izan zen txikitatik eta Asher Brown Durandekin ikasi zuen margolaritza. Bere lanak lehen aldiz 1850ean erakutsi zituen Diseinuko Akademia Nazionalean eta 1854an estudio bat ireki zuen New Yorken.

Hudson Ibaiaren Eskolak eragindako paisaiak margotu zituen, baita estilo erromantiko batekin ere. Ohiko bidaiaria izan zen eta Europako eta Mediterraneoko portu eta hiriak margotu zituen. Baita gazteluak, zubiak, arkuak eta akueduktuak ere. 1870eko eta 1880ko hamarkadetan Amerikako mendebaldeko paisaiak ere margotu zituen.

1866an Amerikako Akuarela Elkartearen sortzaileetako bat izan zen, eta 1867tik 1871ra buru izan zen. Akuafortean eta barnealdeen diseinuan ere aritu zen, Asiako dekorazio-objektuak bildumatu zituen eta geometriari eta arteari buruzko liburuak idatzi zituen.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]