Samuel Hahnemann

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Samuel Hahnemann.

Christian Friedrich Samuel Hahnemann (Meissen, Saxonia, 1755eko apirilaren 10a? – Paris, 1843ko uztailaren 2a) alemaniar medikua izan zen, homeopatia izeneko medikuntza mota alternatiboaren sortzailea izateagatik ezaguna dena.

Gaztetatik hizkuntza ugari ikasi zituen, tartean ingeles, frantses, italiera, greziera eta latin, arabiera eta hebraiera. Medikuntza bestela Leipzig, Viena eta Erlangenen (Bavaria) ikasi zuen, eta tesia egin zuen "Conspectus adfectuum spasmodicorum aetiologicus et therapeuticus" gaia hartuta ("Karranpen zergatiak eta tratamenduari buruzko tesia").

1796an teoria homeopatikoei buruz lehenengo artikulua argitaratu zuen, medikuntza tradizionalaren onurak zein kalteak kontuan harturik abiatuta. Ordutik aurrera beste lan ugari idatzi zituen, guztien artean "Organon der rationellen Heilkunde" ("Sendatzeko artearen organona", 1810) azpimarratu beharrekoa, korronte berriaren kontzeptuak biltzen dituena.

88 urtez hil zen Parisen eta Père Lachaiseko hilerrian mausoleoa eraiki zioten. Haren ondorengo batzuk berak hasitako bideari jarraitu zioten bestela.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Samuel Hahnemann Aldatu lotura Wikidatan