Samuel von Pufendorf
Samuel von Pufendorf (Dorfchemnitz, Saxonia, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1632 - Berlin, Brandenburg-Prusia, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1694) historialaria, legegilea eta filosofoa izan zen.
Elementorum Jurisprudentiae Universalis Libri Duo (1660, Jurisprudentzia unibertsalaren printzipioei buruzko bi liburuak) obraren arrakasta ikusirik, Heidelbergeko Unibertsitateko irakasle izendatu zuten urtebete geroago. Severinus de Monzambano ezizenaz, De Statu Imperii Germanici (1667, Germaniar Inperioaren egoera) obra kaleratu zuen, eta kritika zorrotza egin zion obra horretan garaiko Germaniari. Suediako Lundeko Unibertsitatean Zuzenbide Naturaleko katedra eskuratu zuen 1670ean, eta han argitaratu zuen bere obrarik handiena, De Jure Naturae et Gentium (1672) izenburupean. Obra horretan, zuzenbidea hitzarmen sozialean oinarritu zuen eta bakea berezko egoera dela baieztatu zuen.
Erreferentziak [aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.