San Adriango markesaren jauregia (Tutera)

Koordenatuak: 42°04′N 1°36′W / 42.06°N 1.6°W / 42.06; -1.6
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Adriango markesaren jauregia
Kultura ondasuna
San Adriango markesaren jauregiaren irudia.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaTutera
Koordenatuak42°04′N 1°36′W / 42.06°N 1.6°W / 42.06; -1.6
Map
Arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0008667
Kontaktua
HelbideaCalle Magallón, 10 , Tudela

San Adriango markesaren jauregia Nafarroako Tutera udalerrian dagoen Berpizkundeko jauregi bat da. Tuterako Alde Zaharreko Magallón kalean dago[1][2]. 1994ean Nafarroako kultura ondasuna izendatua izan zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVI. mendearen lehen erdialdean Juan de San Juanek eraiki zuen. 1991 eta 1993an zaharberritua izan zen, UNED eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko egoitza bilakatuz.

Iberiar Penintsulako Gerran egun batzuz eta Tuterako gudua jazo arte, Francisco Javier Castaños jeneralaren koartel nagusia izan zen, gudu honetan, 1808ko azaroaren 23an Jean Lannes frantziar mariskalaren gudarosteek Castaños espainiar jeneralaren gudarosteak garaitu zituen.

Eraikina[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Adreiluz eginiriko Berpizkunde garaiko eraikina da. Fatxada balkoi, arkupe eta egur landuzko teilatu izkun harrigarriez osatua egoteaz gain, gizaki itxurako irudi eta hainbat frisoz apaindua dago. Barnealdean, berpizkundeko patio bikain bat dago, bi solairuko arkupez inguratua, bai eta eskailera dotore bat ere.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Martínez-Escalada, J. (1999). Historia de Tudela contada por sus calles. Navarro&Navarro, Zaragoza, 565. orr.
  2. García Gainza, M.A., Heredia Moreno, M.C., Rivas Carmona, J. y Orbe Sivatte, M. (1980). Merindad de Tudela. Catalogo Monumental de Navarra, Ed. Institución Príncipe de Viana, Arzobispado de Pamplona, Universidad de Navarra, I. bilduma, 492 orr., 723 irudi.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa