San Andres eliza (Etaiu)

Koordenatuak: 42°37′N 2°11′W / 42.62°N 2.18°W / 42.62; -2.18
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Andres eliza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaLeartza
Koordenatuak42°37′N 2°11′W / 42.62°N 2.18°W / 42.62; -2.18
Map
Historia eta erabilera
ElizbarrutiaIruñea eta Tuterako artxidiozesia
Arkitektura

San Andres Leartzakoa eliza Nafarroako Etaiu udalerriko Leartza herrian dagoen eliza bat da. Erdi Arokoa da, XIII. mendean eraikia, erromaniko estiloko zati batzuk mantentzen ditu eta Zistertar estiloaren eragina du. San Andres apostuluari sagaratua dago. 1983an Nafarroako kultura ondasuna izendatua izan zen.

Harlanduzko fatxada irregularrean, kanpoko horma-bularrak ikusten dira. Beraietako bien artean, zutabeetan bermatuta dauden erdi-puntuko arkiboltez osatuta dagoen portada ikus daiteke. Fatxada honetan, zutabeetan bermatuta dagoen erdi-puntuko arku baten azpian, gezileiho itsu bat irekitzen da. Leiho honen gainean, hagaburutxo leun batzuk ikus daitezke teilatu-hegal baten azpian. Zirkuluerdi formako absideko hormatalari atxikita dauden zutabe batzuek, teilatuaren altuerara iristen dira. Teilatu honen gainean, barruan kanpaiak dauzkaten bi baoko kanpai-horma bat altxatzen da. Irudi honetan, elizak zaharberritze bat jasan du. Horren ondorioz, fatxadari gehitutako elementu batzuk desagertu egin dira.

Leartzako San Andres

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa