San Anton mendia (Getaria)

Koordenatuak: 43°18′32″N 2°12′05″W / 43.3089°N 2.2014°W / 43.3089; -2.2014
Wikipedia, Entziklopedia askea
San Anton
Datu orokorrak
Garaiera78 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°18′32″N 2°12′05″W / 43.3089°N 2.2014°W / 43.3089; -2.2014
MendikateaGarateko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
EskualdeaUrola Kosta
UdalerriaGetaria
Mendizaletasuna
Ohiko bideaGetariatik

San Anton mendia —ekialdetik begiratzen zaionean duen formagatik, Getariako arratoia edo sagua izenaz ere ezaguna[1][2][3][4]Getariako itsasbazterreko mendia eta erdiuhartea da, mendi hegal malkartsukoa. Euskal Herriko itsasertzeko gune ezagunenetariko bat da. Aisialdirako erabilera du nagusiki, hala getariarrentzat, nola kanpotik etorritako bisitarientzat.

Landare mota ugari —bertakoak eta exotikoak— dituen parke natural interesgarria du. Mendi mazelaren goialdea leunagoa da, eta funtsean apaingarria den zuhaizti batek estaltzen du. Itsaslabarren eremuan, ordea, haitzak bereizgarri duen landaredia gorde du; esate baterako, oso bakana den Armeria euskadiensis endemismoa.

XV. mende arte uhartea izan zen. Mende hartan, baina, istmo artifizial baten bitartez herriari lotuta geratu zen. Gorako bidean, itsasargia ikusiko dugu lehenbizi; hortik ematen zuten baleen edo ekaitzen etorreraren berri. Itsasargia utzi eta gorako bideari jarraituz, mendiko punturik altuenera iritsiko gara, eta hantxe Katxapo izeneko eraikuntza txikia dago. Tontor horretatik, Euskal Herriko kostaldearen zati luze bat ageri da.

Bestalde, San Antongo behatokitik ere Getariatik Matxitxako lurmuturrera doan kostaldearen ikuspegi bikainak daude.

Leku interesgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Getaria», Euskadiko Turismo Ataria, Eusko Jaurlaritza.
  2. «Getaria», Gipuzkoako udalerriak, EUDEL.
  3. «Getariako San Anton», Ingurumen hezkuntzarako naturaguneak, Eusko Jaurlaritza.
  4. «Inguru naturala», Getariako Udala.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa