San Antongo zubia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Antongo zubia
San Antongo zubia
Zubia eta gertuko izen bereko eliza.
Lerroak Bi
Zeharkatzen du Bilboko itsasadarra
Non Bilbo, Bizkaia
Diseinatzailea Hoffmeyer
Diseinua 1870
Materiala hormigoia
Eraikitzen amaitu zen urtea 1880
Irekitze-data 1880
Bidesaria Ez

San Antongo zubia[1] Bilboko itsasadarreko zubia da, eskuinaldetik Zazpikaleak eta ezkerraldetik San Frantzisko lotzen dituena. San Anton eliza ondoan du.

Historia [aldatu]

1318 baino lehen eraikia, litekeena da 1300an hiribildua eratu baino lehenagokoa izatea. Mendeetan zehar Bilboko itsasadarra zeharkatzen zuen zubi bakarra izan zen, bilbotarrek ertze bien arteko komunikazioen monopolioa mantendu nahi zutelako.

Bilboko ikur bihurtua, la puente vieja (euskaraz: "zubi zaharra") ezizena duena, hiriburuaren armarrian agertzen da. Erdi Aroan eraiki zutenetik, oso zubi inportantea izan zen bertatik Bizkaiko jaurerria eta Gaztelako Erresumaren arteko merkataritza guztia pasa behar zuten, Maria Diaz I.a Harokoak Bilbori emandako eskubideari esker. XV. mendean, Bilboko agintariek zubi honetan bertan exekutatzen zituzten gaizkileak. Hiltzeko zigortuei harria lotu eta itsasadarrera bota zituzten[2].

Uholde askoren eraginez hainbat alditan jauzia, askotan berreraikia izan zen. Horrexegatik 1870ean Udalak egungo kokalekuan zubi sendo bat eraikitzea erabaki zuten. Antzinako zubia San Anton elizaren aurrean zegoen, hau da, uretan behera eta 1882an desagertu zen[3]. Hoffmeyerrek diseinatuta, egungoa 1880an zabaldu zuten.

1937ko ekainaren 17an Bilbo galdu zenean zubia dinamitaz lehertu eta frankistek laster hasi zituzten zubia berreraikitzeko lanak.

Erreferentziak [aldatu]

Koordenatuak: 43°15′16,77″N 2°55′23,02″W / Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea / Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna ","; Adierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna ","


Portal.svg
Wikipedian atari bat dago honi buruz:
Euskal Herriko Wikiatlasa