Augustin Hiponakoa

Wikipedia(e)tik

(San Augustin Hiponakoatik berbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Agustin Hiponakoa

San Augustin Hiponakoa edo Aurelio Augustino (Thagaste, 354ko azaroaren 13 - Hipona, 430eko abuztuaren 28) filosofo eta santu katolikoa izan zen, Mendebaldeko Kristautasunaren gizonik garrantzitsuenetakoa. Eliza Katolikoaren doktore da eta augistindar ordenaren sortailea.

Filosofian egin zituen bere ikasketak. 32 urterekin kristautasunan sartu zen. 5 urtez, apaiza izan zen eta zenbait santutegi eraiki zituen Italian zehar.

[aldatu] Bizitza eta idatzitako lanak

Aurelio Augustinoren aita ez zen fededuna baina ama, Santa Monika, nahiko kristaua zen eta kristautasunaren ideietan hezi zuen bere seme San Augustin. Augustinek bere lehen ikasketak egiteko Madurara joan zen, bertan gramatika eta latindar klasikoak ikasi zituen. Ondoren Thagasten urtebete iragan ostean Kartagora joan zen (370ean). Kartagon erretorika ikasi zuen, eta bertan zebilela Zizeronen Hortensius lana irakurrita arazo teologikoetaz kezkatzen hasi zen, eta gauzak horrela manikeo bihurtu zen.

Platonek uste izan zuen gaitzaren eta giza grinen eta zaletasunen arazoen zergaitia eta azalpena aurkitu zu ela. Horregaitik beraz besarkatu zituen manikeismoaren ideiak. 375ean erretorika eskola bat zabaldu zuen Cartagon eta urte batzuetan bertan irakasten aritu zen. Urte batzuk beranduago Erromara joan eta bertan zabaldu zuen erretorika eskola bat. Hala ere San Augustinengan manikeismoaren dualismoaren inguruko zalantzak sortzen hasi ziren, zalantza horiek Milanera bizitzen joan zenean areagotu egin ziren. Milanen zebilela hango apezpikua ezagutu zuen eta bai honen zein irakurri zituen Plotinoren testu batzuen eraginez, kristautasunera itzuli zen 386. urtean.

San Augustinek betiko aldakuntzan eragin nahiko garrantzitsua izan zuen. Nahiz eta hasieran bere bizitza (Erroman zebilela) plazerrez beterik egon zen, pixkanaka plazer horiengandik urrunduz joan zen. Ebanjelioak eta San Pauloren Epistolak irakurri eta hausnartzeari ekin zion, kristau doktrina bereganatzen zihoalarik. Kristautasun horretan erabat murgildurik zegoenean bataiatzea erabaki zuen (387an). Garai honetan lan ugariak egin zituen adibidez, Contra Academicos, Soliloquia eta De Immortalitate animae.

391. urtean apaiz bihurtu zen, Hiponako herrian. Hiponan beste zenbait lan idatzi zituen Manikeoen eta donatisten aurka, Bibliako Sorrera liburuari eta San Pauloren Gutunei liburuak besteak beste. 396an Hiponako apezpiku izendatu zuten, garai hartan Doktrina Kristauaz, Aitorkizunak, Hirutasun Deunaz (De Trinitate) , Bibliako Sorrera liburuari buruzko iruzkinak. 411. urtetik aurrera: Pelagianoen aurka, De libero arbitrio, Jainkoaren Hiria, eta beste zenbait idazlan.

430. urtean hil zen Hiponan, bandaloen setiopean. Jadanik Erromako hiria bandaloen esku jausia zen.


Acap.svg
Artikulu honek gramatika, estilo, lotura edota ortografia akatsak ditu
Berau editatu eta zuzenduz lagun dezakezu.

[aldatu] Filosofia

Gizakia, arima hilezkor eta gorputz hilkorrez osaturiko izakia, kreazioaren gailurra da. Gizakia gorputz hilkor eta mundukoiez baliatzen den arima arrazoiduna da. Bi substantziak osatzen dute: arima eta gorputzak. Baina ariman lehentasuna. Platonen eragin handia arlo honetan.

San agustines ustez, arima bizitzaren parte da, eta bere esentzia visitas den printzipiotik hartzen du, ondorioz ezin da hil.

Gizakia bekataria da, bekaturako joera. Bekatua askatasuna gaizki erabiltzearen Ondorica da. Gizakia ezin da bere indar hutsez salbatu, baizik ta kanpotik datorkion graziaren beharra du. Ezin da soilik bere indarren bitartez egia ezagutzera iritis;ahula da, jatorrizko bekatuak ahulduta dago. Eta Orduan graziak gizakia bultzatzen du barrutik, bere izaerari dagokiona baino ezagutza garaiagoa lor dezan.

Egiaz gizakia askea da, baina gizakia da, librea delako hain zuzen. Askatasunik gabe ezinezkoa da gizakia izatea. Erabaki ahal duelako, borondatearen autodeterminazioa erabaki ahal duelako da gizakia. Gizakian ongirako joera izan behar du, eta gizakiarentzat ongi hori jainkoa da. Ez badu jainkoa lortzen, zorigabekoa da .. jainkoa zerbitzatzen guenean askea izando da, eta zorionatsuna lortuko du; esklaboa aldiz, zerbitzatzen ez duenean.

s.a.nen ustez ontasuna eta txartasuna borondatearen pean daude. Zer egin dezake gizakiak bakarrik, graziarik gabe? Bekatua bakarrik. Filosofiaren zati haundi batek gaitzaren arazoaren ikerketari ekiten dio. Gauzak ustelkorrak dira, horrela ez balitz jainkoa izando ziren. Benetako zorionatsuna egia osoaz jabetzean datza. Agustines bilatzen duen egia egia posible guztien neurria da. Goi neurri hori jainkoa da. Jainko hori ezagutzeak zorionatsuna ematen dio gizakiari. Jakintsua bakarrik da zoriontsua iñor ez delako zoriontsua egia ez badu jakin nahi. Egia bilatu ez duena ez da zoriontsua. Burlaren natura aldakorra da, objektu ez egonkorrak eskaintzen ditu. Ezagutzaren berezko joera objektu egonkor eta iraunkorrak hautematea da. Zentzumenek ez badigute egonkortasun hori eskeintzen, espirituaren barruan bilatu behar da.

Ez da existitzen funtsik gabeko gauzarik; aldagaitzaren funtsak aldagaitza izan behar du.

Izaki aldakor guztiak izaki aldaezinak izate-ezatik egin zituen. Platonismo eta neoplatonismotik urrundu egiten da eta zintzoki jarraitzen die bibliako azalpenei. Jainkoak eginak dira, ezerezetik atera ditu. Izaera jainkoagatik jaso dute. Bibliako 6 eguneko kontakizuna alegoria 1da.jainkoak era zuzuenean, bitartekorik gabe, sortea da dena. Jainkoak kosmosean ezarritako ordenaren arabera.