San Basilio katedrala

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
San Basilio katedrala
St Basils Cathedral-500px.jpg
San Basilio Katedrala
Udalerria Mosku
Herrialdea  Errusia
Koordenatuak 55°45′9″N 37°37′23″E / 55.75250°N 37.62306°E / 55.75250; 37.62306Koordenatuak: 55°45′9″N 37°37′23″E / 55.75250°N 37.62306°E / 55.75250; 37.62306
San Basilio katedrala non dagoen adierazten duen Mosku-ko/-go/-eko mapa
San Basilio katedrala

Andre Mariaren Bitartekotzaren katedrala (errusieraz Собор Покрова что на Рву), San Basilio katedrala bezala ezagunagoa (errusieraz Храм Василия Блаженного), Errusiako hiriburu den Moskuko Plaza Gorrian dagoen katedral bat da. Mundu osoan, bere erraboil formako kupulengatik ezagutzen da (tipula formakoak).

Katedrala eraikitzeko agindua, Ivan Izugarria tsarrak eman zuen, Kazango khanerriaren konkista ospatzeko, eta 1555 eta 1561 bitartean eraiki zen. 1588an, Fiodor Ivanovitx tsarrak, kapera berri bat gehitzeko agindu zuen, eraikinaren ekialdeko zatian, San Basilio Bedeinkatuaren hilobi gainean, katedrala, santu honen izenez ezagutzen hasi zelarik.

San Basilio, Plaza Gorriaren hego-ekialdeko muturrean dago, Kremlineko Spaskaia dorrearen eta Diakovoko San Joan Bataiatzailearen elizaren parean.

Katedraleko kupulen xehetasuna

Elizaren aurrean dagoen lorategi batean, brontzezko estatua bat dago, Dmitri Pozharski eta Kuzma Mininen omenez eraikia, nortzuk, Iskanbila Garaiak bezala ezagutzen den garaian poloniar inbaditzaileen aurka borrokatu zuten armadarako borondatezkoak bildu zituzten.

Hasierako ideia, kapera talde bat eraikitzea zen, bakoitza, tsarrak gudu bat irabazi zuen eguneko santu bakoitzari eskainia, baina, erdiko dorre baten eraikuntzak, gune guzti hauek katedral bakar batean batzen ditu. Elezaharrak, Ivan Izugarria tsarrak, Postnik Jakovlev arkitektoa itsu utzi zuela dio, San Basilio Katedralari gailenduko zitzaion beste eraikinik egin ez zezan, baina, dirudienez, nahiko argi dago horixe baino ez dela, elezahar bat, alegia, Jakovlev berak, handik urte batzuetara, Kazango Kremlinaren eraikuntzan parte hartu baitzuen.

San Basilio Katedrala ez da Moskuko Kremlinarekin nahastu behar, honen ondoan dagoena Plaza Gorrian, eta beraz, Kremlinaren zati ez dena. Hala eta guztiz ere, komunikabide askok, bi eraikin hauek nahasten dituzte.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
San Basilio katedrala