San Bernardo Clairvauxkoa
San Bernardo Clairvauxkoa (Fontaine-lès-Dijongo gaztelua, Dijon, Frantzia, 1090 edo 1091 - Clairvauxko abadia, Frantzia, 1153) Clairvaux abadetxearen sortzaile eta bertako lehen abadea izan zen.
1128an, Tenplarioen Ordena onarrarazi zuen Troyesko Kontzilioan, eta ordena horren araudia berriro idatzi zuen; hala, Mendebalde kristauan garrantzi handia hartu zuen. Handik aurrera arazo publikoetan sartu zen, eta aita santuen aholkulari izan zen. Étampesko Kontzilioan (1131), Inozentzio II.aren alde agertu zen, hainbat erregeren jarrerak eraginik. Abelardoren arrazionalismoaren etsaia izan zen, eta hura kondenatzea lortu zuen Sensko Kontzilioan (1140). 1146an, Bigarren Gurutzadaren aldeko predikuak zabaldu zituen, Eugenio III.a aita santuak eta ikasleek eskatuta. Eztabaida gogorrak izan zituen Clunyko ordenarekin. Liburu polemikoak, predikuak eta poemak (Ama Birjinari zuzenduak) idatzi zituen.
Erreferentziak[aldatu]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Izan ere, egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek Creative Commons Aitortu 3.0 Espainia lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.