San Frantzisko (Bilbo)

Koordenatuak: 43°15′22″N 2°55′45″W / 43.25611°N 2.92917°W / 43.25611; -2.92917
Wikipedia, Entziklopedia askea
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 01:46, 20 apirila 2016

San Frantzisko (Bilbo)

Bilbo, Ibaiondo
Herrialdea
Probintzia
Udalerria
 Euskal Herria
 Bizkaia
Bilbo
Azalera 0.16 km²
Biztanleria 6.713
Dentsitatea 41956 bizt / km²
Bilbo erdigunea
San Frantzisko (Bilbo) is located in Euskal Herria
San Frantzisko (Bilbo)
San Frantzisko (Bilbo)
San Frantzisko (Bilbo) is located in Bizkaia
San Frantzisko (Bilbo)
San Frantzisko (Bilbo)
San Frantzisko (Bilbo) is located in Bilbo
San Frantzisko (Bilbo)
San Frantzisko (Bilbo)
Koordenatuak: 43°15′22″N 2°55′45″W / 43.25611°N 2.92917°W / 43.25611; -2.92917

San Frantzisko Bilboko auzoa da, Ibaiondo barrutian dagoena eta "goi-aldeko auzoa" izena hartzen duena Zabala eta Bilbo Zaharrarekin batera.

Auzoak 6.713 biztanle eta 0,16 kilometro karratuko azalera dauka (2006an Bilboko udalak emaniko datuen arabera). Auzoak Bilbo Zaharrarekin eta Bilboko itsasadarrarekin egiten du muga. Bilbo Zaharra eta Atxurirekin batera Zazpikaleetatik kanpo garatu ziren errebaletako bat izan zen San Frantzisko.

Miribillako mehategien garapenarekin batera, hainbat langile etorri ziren auzora lan egin eta bizitzera. Mehategi horiek, San Luis, Malaespera eta Abandonada ziren. 1862ean Bilboko zabalgune proiektua oraindik aurkeztear zegoela, gauzatu ez zen zabalgune txiki baterako proiektua aurkeztu zen.

Abandoko elizatearen anexioarekin batera, XIX. mende eta XX. mendeen artean, auzoan etxebizitza ugari eraiki ziren, askotan halamoduzko materialak erabilita, eta inolako zerbitzurik gabe (urte askotan zehar etxe askok ez zuten komunik ezta sanemendu sistemarik izan).

1980ko hamarkadan auzoak degradazio handia pairatu zuen drogak, delinkuentzia, prostituzioa eta lotutako gaixotasunak zirela-eta, gaur egun arte horren guztiaren aztarnak mantenduz, askoz maila apalagoan. Historikoki immigrazio handiko tokia izanda, gaur egun ere etorkin kopururik handiena espainiar estatutik kanpokoa da.

Kalerik garrantzitsuenak

  • San Frantzisko kalea.
  • Maiatzaren 2a kalea.
  • Hernani kalea.
  • Bailén kalea.
  • Gorteak kalea.

Zubiak

Zazpikaleekin Erribera eta Mesedeetako zubiek lotuta dago, eta Abandorekin Cantalojas zubiaren bidez.

Kultura

San Frantziskon liburutegi aipagarria eta hainbat kultura elkarte ditugu. Halaber, Bilborock-La Merced aretoa auzo honetan kokatuta dago, musika artxibategi daukana.

Bestalde, auzo honetako San Frantzisko kalean kokatzen da Bilboko Berreginen Museoa.

Mariaren Bihotza plazan aintzinako komentu baten arrastoak daude ikusgai, aparkaleku bat egiten hasi eta agertu zirenak.

Ondasun nabarmenak


Bibliografia

  • "El barrio de Las Cortes. Una historia de La Palanca bilbaina". Arturo Izarzelaia eta Txema Uriarte, 2007.

Kanpo loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo