San Frantzisko (Kalifornia)
Wikipedia(e)tik
|
San Frantzisko |
|||
|---|---|---|---|
| — hiria eta konderria — | |||
|
|
|||
| Izen ofiziala | City and County of San Francisco | ||
| Herrialdea Estatua Konderria |
San Frantzisko |
||
| Koordenatuak | 37°46′0″N 122°25′″W / 37.76667°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaKoordenatuak: 37°46′0″N 122°25′″W / 37.76667°N Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea | ||
| Eremua | 231,92 km2 | ||
| Garaiera | 16 m | ||
| Biztanleria | 808.976 bizt. | ||
| Dentsitatea | 3.488,17 bizt./km² | ||
| Sorrera | 1776ko ekainaren 29a | ||
| http://www.sfgov.org | |||
San Frantzisko[1] Ameriketako Estatu Batuetako Kalifornia estatuko laugarren hiririk handiena eta izen bereko konderria da (City and County of San Francisco). 798.680 biztanle zituen 2006. urtean.
Eduki-taula |
Historia [aldatu]
- Yelamu herrikoak bizi ziren inguruan europarrak iritsi baino lehen.
- 1769ko azaroaren 2an Gaspar de Portolà kataluniarra iritsi zen bertara.
- 1776ko urriaren 9an Asisko Frantziskoren Misioa edo Dolores Misioa sortu zuten bertan, Junipero Serra fraide mallorcarra bertan ibili zen lanean.
- 1821ean independentzia lortu zuten Espainiatik. Mexikoren menpe gelditu zen orduan.
- 1846ko uztailaren 7an Ameriketako Estatu Batuetako hiri bilakatu zen.
- 1873an University of California San Francisco (UCSF) hiriko unibertsitate nagusia sortu zuten.
- 1906ko apirilaren 18an 7,9 graduko magnitudea zeukan lurrikara batek hiria astindu zuen eta 3.000 pertsona inguru hil zen horren ondorioz.
- 1934ko abuztuan hasi ziren Alcatrazeko uhartea erabiltzen presondegi moduan.
- 1937ko maiatzaren 27an Golden Gate zubia inauguratu zuten.
- 1951ko irailaren 8an "San Frantziskoko Hitzarmena" sinatu zuten 49 herrialdek, Japoniarekiko bakea lortuz.
- 1963ko martxoaren 21ean Alcatraz espetxea betiko itxi zuten.
- 1967ko udan The Summer of Love jaialdi hippya egin zuten hirian.
- 1975ean "The Castro" izeneko auzora hasi ziren homosexualak mugitzen bizitzera.
- 1989ko urriaren 17an "Loma Prieta" izeneko lurrikarak hiria kaltetu zuen.
Klima [aldatu]
| Datu klimatikoak (San Frantzisko (erdigunea), 1981-2010) | |||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Hilabetea | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
| Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 26 | 27 | 30 | 34 | 38 | 39 | 39 | 37 | 38 | 39 | 30 | 24 | 39 |
| Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 14 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 20 | 21 | 22 | 21 | 18 | 15 | 18.4 |
| Erregistraturiko tenperatura minimoa(°C) | -2 | -1 | 1 | 4 | 6 | 8 | 8 | 8 | 8 | 6 | 3 | -3 | -3 |
| Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 8 | 9 | 10 | 10 | 11 | 12 | 13 | 13 | 13 | 12 | 10 | 8 | 10.8 |
| Pilatutako prezipitazioa (mm) | 114 | 113 | 83 | 37 | 18 | 4 | 0 | 2 | 5 | 28 | 80 | 116 | 600.2 |
| Prezipitazio egunak (≥ 0.01 in) | 11.7 | 11.1 | 11.0 | 6.5 | 3.8 | 1.5 | .3 | 1.0 | 1.7 | 3.9 | 8.9 | 11.6 | 73 |
| Eguzki orduak | 185.9 | 207.7 | 269.1 | 309.3 | 325.1 | 311.4 | 313.3 | 287.4 | 271.4 | 247.1 | 173.4 | 160.6 | 3061.7 |
| Iturria: http://www.nws.noaa.gov/climate/xmacis.php?wfo=mtr NOAA | |||||||||||||
Hiri senidetuak [aldatu]
San Frantzisko ondorengo hiri hauek ditu senidetuta:
Sanfrantziskotar ezagunak [aldatu]
- Jack London (1876-1916), idazlea.
- Isadora Duncan (1878-1927), dantzaria.
- Frances Marion (1888-1973), zinemaren gidoigilea.
- Clint Eastwood (1930-), aktorea eta zuzendaria.
- Steve Jobs (1955-), enpresaburu eta informatikaria.
Erreferentziak [aldatu]
Kanpo loturak [aldatu]
- San Frantziskoko Udalaren webgunea (Ingelesez)
- San Frantzisko hiriko euskal elkarte eta etxeak (Euskaraz) (Ingelesez)